Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Pop harribitxi ezkutuak

$
0
0
Musikari batzuen hautua izaten da argipetik kanpo ibiltzea. Kantu egile bikainak izan arren, hori erakusteko ahalegin berezirik ez egitea. Erik Voeks izan liteke horietako bat. 1990eko hamarkadan hiru single eta Sandbox disko luzea argitaratu zituen, power-poparen eta melodien zaleen gozagarri. Orduz geroztik eta 2012ra arte maketak grabatu zituen, eta hainbat lagunekin zuzenean jotzen segitu zuen, baina apenas oihartzunik gabe. Azkeneko urteetan single digitalak apurka kaleratuz joan da, eta iragan urtean Bilboko Hanky Panky Records zigiluak So The Wind Won't Blow It All Away disko distiratsuan bildu zituen. Garaiz kanpoko popa.

Bilbo eta Donostiako kontzertuetan Los Brujos, Clovis, Happy Losers eta beste hainbat taldetan ibilitakoak izango ditu lagun.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik