MUSIKA. Astebukaera honetan jokatuko da Musikenen Donostiako Piano Lehiaketa. Bertan parte hartuko duten Euskal Herriko, Alemaniako, Austriako, Eslovakiako, Espainiako, Portugalgo eta Serbiako pianistek hamar emakume konpositoreren piezak izango dituzte errepertorioan, tartean Emiliana Zubeldia, Fanny mendelssohn, Clara Wiek, Agathe Backer-Grondahlenak.
↧