DANTZA. Trisha Brown dantzari estatubatuarra larunbatean hil zen, San Antonion (Texas, AEB). 80 urte zeuzkan. Anna Halprinekin eta Robert Dunnekin dantzan zaildu ostean, konpainia propioa sortu zuen. Bat-batekotasuna eta esperimentazioa landuz, arrasto nabarmena utzi du dantza garaikidean. Ibilbide horretan, 100dik gora koreografia eta sei opera sortu zituen.
↧