Aspaldi zuen begiz joa istorioa Paul Urkijok (Gasteiz, 1984). Umetatik. Erakarri zuen marrazkien nolakoak, gorriaren biziak, erakarri zuen pertsonaia nagusia deabrua bera baino gaiztoago izateak, eta hura behin eta berriro izorratzeko nahiz engainatzeko abilidadea edukitzeak... Mutil koxkor hura, 1980ko hamarkadako neska-mutil askoren antzera, liluratu egin zuen Patxi Errementaria ipuinak (Erein).
Haurra heldu egin zen, Arte Ederretan lizentziatu, eta ikus-entzunezkoetan eta marrazkigintzan espezializatu zen. Berehala hasi zen film labur fantastikoak egiten —harenak dira, besteak beste, Iltzeak (2006, animaziokoa), Jugando con la muerte (2011), Ohe azpiko zera (2011) eta Monters Do Not Exist (2012)—eta pentsatu zuen noizbait istorioa film luze bilakatuko zuela. «Gaizto direnak biktima bihurtzen ditu ipuinak. Nik umetan ez nuen hori ulertzen, nola izan zitekeen errementaria deabruak baino gaiztoagoa, baina grazia egiten zidan... Hori izan da pelikula egiteko motorra: nola dauzkagun gure kulturan eta buruan txertatuak ikono batzuk aurreiritziz beterikoak. Aurreiritzi horiei buelta ematen die ipuinak. Eta hori da pelikularen funtsa ere». Deabrua uste baino gertuago egon litekeela, eta infernuak ere ugariak izan daitezkeela. «Gure mito eta ipuinetan oinarrituriko gauzak egin dira, baina ez akaso genero fantastiko hutsean... Material mordoa daukagu horretarako».
Joxe Miguel Barandiaranek 1903an jaso zuen jatorrizko elezaharra, ondoren Erein argitaletxeak kaleratuko zuena, ipuin ilustratu modura. Urkijok ez du ipuinaren egokitzapen literala egin: oinarri gisa hartu du, «hartan inspiratu» da. Izenburuaren ñabardurak ematen du gakoa. Ipuinak Patxi errementaria duena Errementaria da filmean: «Errespetu puntu bat da ipuinari bere izenburua uztea eta nire istorioari beste izenburu bat ematea. Antzinako elezaharrak eguneratzen baditugu, katebegi bat gara, eta aurrerago beste batek jarrai dezake katea elikatzen, beste izenburu eta ikuspegi batekin ere bai».
Arabako euskaran filmatua
Eta Urkijok bere ikuspegitik landu du ipuinak planteatzen duen gaia: «Errementaria da filmeko protagonista, baina nire pelikulan pertsonaia gehiago daude. Gainerako pertsonaia guztiak haren inguruan dabiltza. Nik egin dudana da ipuina hartu, hor agertzen diren pertsonaiak, ikonoak, giltzak, funtsezko ideiak... eta modu sakonagoan eta zabalagoan landu». Iragan urtarrilaren 28an amaitu zuen zazpi asteko filmaketa lana, Miñaon, Gasteiz inguruko industrialde batean, infernuan girotutako eszenak egiteko prestatutako estudioan. Aurrez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hainbat lekutan aritu ziren filmatzen: Korres, Antoñana eta Kanpezu herrixketan, Muskizko Pobaleko eta Aiako Agorregiko burdinoletan, Itsasoko elizan eta Azkoitiko Aizpurutxo auzoan.
Arabarra izanik, Urkijok garbi zuen Araban kokatuko zela nagusiki istorioa, eta Arabako euskara mintzatuko zutela protagonistek. «Antzinako euskara bat nahi nuen; iruditzen zitzaidan ipuin gotiko bati ondo zegokiola. Euskararen moldaketarako, Gorka Lazkano lagunaren laguntza izan dut; euskaltegiko irakaslea eta euskaltzale sutsua da hura. Koldo Zuazoren lanak irakurrita zeuzkan, eta Arabako euskaran egitea proposatu zidan. Estetikoki, oso polita geratu da, eta ematen dio puntu berezi bat filmari».
Errementariaren istorioari testuinguru jakin bat jarri dio Urkijok. XIX. mendeko Araban girotu du, Lehen Gerra Karlistaren (1833 -1839) ondorenean, hain zuzen ere. «Garai erakargarria egiten zait, estetikoki eman ditzakeen kolore eta jolasagatik; orduko jantziak, biboteak... Guda baten ondoren herri bateko populazioak jasaten dituen pobrezia eta abarrak ere oso aproposak zitzaizkidan istorioa girotzeko». Deabruak eta infernua dauden lekuan, Eliza ere ez urruti. «Elizarekiko sinesmena desagertuz zihoan garaitsu horretan, Ilustrazioa sartzen ari zen Iberiar penintsulan. Filmean agertzen da deabruarekiko sinesmena ere nola ari den desagertzen».
Gainera, filma girotua dagoen garaian aldi viktoriarra bizi zuten Ingalaterran. «Dracula eta Frankenstein Ingalaterran eta garaitsu horretan idatzi ziren, adibidez». Eta istorio horiek erreferentziazkoak zaizkio Urkijori; «batez ere, 1970eko hamarkadan Hammer etxeak egindako filmak». Eta, horiekin batera, Tim Bartonen Sleepy Hollow eta Guillermo del Tororen El Laberinto del Fauno ere aipatzen ditu: «Ez daukat erreferentzia faltarik».
Aktoreen lana, «aparta»
Filmaketa aldia «gogorra» izan zen; hala aitortu du zuzendariak berak. «Negu betean filmatu genuen: hotza, hezetasuna, lokalizazio zailak... Aktoreek sekulako lana egin dute, bai interpretazioari eta bai esfortzu fisikoari dagokionez. Haiei esker egin du lanak aurrera». Izan duen aktore taldearekin «zoraturik» dago. Kandido Urangak jokatu da errementariaren rola; Eneko Sagardoik deabruarena; Ramon Agirrek gertakaria ikertuko duen funtzionarioarena; eta parte hartu dute Josean Bengoetxeak, Itziar Ituñok, Gotzon Sanchezek, Maite Bastozek, Uma Bracaglia neskatoak eta abarrek ere.
Muntaketa eta postprodukzio lanetan ari dira orain Paul Urkijo eta haren taldea. «Iruditzen zait filmak iraupen estandarra izango duela, 100 minutu inguru», zehaztu du. Uda ingururako dena amaitua izatea espero du, udazkenean ugaltzen hasten diren jaialdietan aurkezteko asmo sendoa baitu. «Ederra litzateke, esaterako, Donostiako Zinemaldian egon ahal izatea: halako jaialdi handi batean, eta etxean bertan».
Fantasiazko film bat egiteko «baliabide urriak» izan dituzte. «Irudimena erabili behar izaten da halakoetan». Beharrezko aurrekontua osatzeko hainbat ate jo behar izan dituzte. Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren laguntzaz gain, Kinoskopik, Ikusgarri Films eta Gariza Filmsen ekoiztetxeen laguntza jaso dute. The Project Frantziako ekoiztetxearekin ere koprodukzio akordioa sinatu zuten, eta Alex de la Iglesia zinemagile eta produktore bilbotarra izan da proiektura batu den azkena: «Aspalditxotik ezagutzen dugu elkar: egitasmoa gustatu zitzaion, eta postprodukzioa osatzen lagunduko digu».