Denak prest behar du dagoeneko Los Angelesko Dolby antzokian. Hollywoodeko Akademiak 89. Oscar sariak emango ditu han, bihar iluntzeko galan (goizaldean Euskal Herrian). Ohi bezala, glamour-ez betetako ekitaldia izango da, baina itxura guztien arabera, aurreko urteetan baino politikoagoa ere bai, Donald Trumpen agintaldiko lehena izango baita, eta hark hartutako zenbait neurrik jada jaso dituztelako zenbait zinema izarren kritikak. Edonola, urtero bezala, sariak nork eskuratzen dituen argitzea izango da albiste nagusia. La La Land musikala jotzen dute faboritotzat.
Hamalau izendapenekin iritsiko da Damien Chazelleren filma ekitaldira. Markak hautsi ditu dagoeneko, orain arte All About Eve (J.L. Mankiewicz, 1950) eta Titanic (James Cameron, 1997) filmek baino ez baitzuten lortu hautagaitza kopuru hori. Orain, bost handiak deitzen dituztenak lortuko ote dituen da kinieletan eztabaidagai, hots, film, zuzendari, gizonezko nahiz emakumezko aktore eta gidoi onenaren sariak eskuratuko ote dituen —hiru filmek baino lortu ez dutena: It Happened One Night (Frank Capra, 1934); One Flew Over the Cuckoo's Nest (Milos Forman, 1975); eta The Silence of the Lambs (Jonathan Demme, 1991)—.
Ez du erraza izango, ez baititu lehiakide makalak parean. Beste zortzi lan daude izendatuak sari nagusirako, eta horietatik, bi nabarmentzen dituzte kritikariek aukera gehien dituztenen artean: Kenneth Lonerganen Manchester by the Sea, eta Barry Jenkinsen Moonlight. Bi drama, musikal alaiarekin aurrez aurre. Zuzendari onenaren kategorian, aipatu hirurez gain, Mel Gibsonek (Hacksaw Ridge) eta Denis Villeneuvek (Arrival) osatzen dute zerrenda.
Protagonistaren rola jokatu duten aktoreei dagokienez, kritikariek garbiago egin dute hautagairen baten alde. Emakumezkoen artean, Emma Stone aipatzen dute gehienek saria irabazteko; bere ametsen atzetik dabilen aktore baten azalean sartu da La La Land-en. Hala ere, lehiakide gogorrak ditu, eta ez litzateke harritzekoa azkenean haietariko batek eskuratzea garaikurra: Isabelle Huppert (Elle), Ruth Negga (Loving), Natalie Portman (Jackie) eta Meryl Streep (Florence Foster Jenkins) —bere 20. izendapena du azken horrek—. Gizonezko aktore onenaren kategorian, berriz, Casey Afflecken izena da gehien entzuten ari dena; iragan latz batetik ihes egin nahian ari dela, ilobaren kargu egin beharko duen gizonaren rola jokatu du Manchester by the Sea-n, eta adituen erabateko onespena lortu. Halere, oso kritika onak jaso dituzte beste lau hautagaiek ere: Ryan Goslynek (La La Land); Viggo Mortensenek (Captain Fantastic); Denzel Washingtonek (Fences, zeina zuzendu ere egin duen); eta Andrew Gardfieldek (Hacksaw Ridge).
Aurreko bi urteetan aktore beltzik ez zuten izendatu akademiakideek, eta, protesten ondotik, sumatu da aldaketaren bat, taldeko aktore onenaren bi ataletan bederen. Bietan, gainera, beltzak dira garaikurra jasotzeko faborito nagusiak: Viola Davis (Fences) emakumezkoetan, eta Mahershala Ali (Moonlight) gizonezkoetan.
Hutsune nabarmenak
Ingelesez besteko film onenaren kategorian, Maren Ade zuzendariaren Toni Erdmann filmak joka dezake abantaila gehiagorekin; Europako Zinemaren sarietan garaile nagusia izan zen bost garaikurrekin, eta kritikaren nahiz publikoaren aldetik txaloak baino ez ditu jaso Cannesen erakutsi zutenetik. Hala ere, zinematik kanpoko auzi batek eragina izan lezake kategoria horretan, nahiz eta ezin jakin zein norabidetan. Izan ere, hautagaien artean dago Ashgar Farhadi zinemagile irandarraren Forushande lana ere, baina Donald Trumpek hainbat herrialdetako herritarren aurka —tartean, irandarren aurka— iragarri duen betoari erantzuteko, galara ez joatea erabaki du Farhadik. Eta horren harira, saria jasotzeko hautagaien kinieletan gora egin duela uste dute AEBetako hainbat hedabidek.
Edonola, itxura guztien arabera, Trump eta bere politikak izango dira ekitaldiko beste protagonistetako bat. Kargua hartu zuela hilabete eskas igaro denean izango da gala, eta zinemaren munduan ere eman dute zeresana migrazioaren inguruko bere politikek, are gehiago, Farhadiren protestaren ondotik. Izena aipatu gabe, zinemagilearen hutsunea izan zuen hizpide Cheryl Boone Hollywoodeko Akademiako presidenteak, hautagaien omenez urtero egiten duten otorduan. «Guztiok dakigu aulki huts batzuk daudela gaur areto honetan; horrek aktibista bilakatzen gaitu guztiok». Trumpen neurrien aurka mintzatu dira azken asteotan hainbat zinemagile eta aktore ere, bai kaleko manifestazioetan, bai bestelako ekitaldietan. Ikusteko dago zer esango duten biharko galan.