Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Zuhainpeko soinuak' entzungo dira Donostian, igandean

$
0
0

Urtebete inguru da Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Etxekopar, Juan Mari Beltran eta beste hainbat musikari eta Mireia Gabilondo antzerki zuzendaria lehen aldiz elkartu zirela. Herri kulturaren balioa eta transmisioaren garrantzia nabarmenduko zituen ikuskizun bat sortzea zen haien asmoa, eta igandean taularatuko dute sorkuntza lan horren emaitza: Zuhainpeko soinuak ikuskizuna hartuko du Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoak, 19:00etan.

Zuberoako ahotsak eta herri musikak izango ditu ardatz ikuskizunak. Hala, herri kantak eta sorkari berriagoak tartekatuko dituzte musikariek; ahotsez ez ezik, ttun-ttunez, albokaz, biolinez, txalapartaz, txirula mota askotarikoz eta beste hainbat musika tresnaz lagunduta emango dituzte. Bedaxagar, Etxekopar eta Beltranekin batera, oholtzan izango dira Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltan musikariak. Naiel Ibarrolak sortutako irudien proiekzioak izango dituzte lagun emanaldi osoan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik