Kalea zapaltzen dabil Bilboko Azkuna zentroko erakusketa aretoan dabilena. Harlauzaz estali du alderik alde espazio guztia Carlos Garaicoa artistak (Habana, 1967), Bilboko kaleetan ohiko diren harlauza berak dira, eta oinarri horren gainean jarri ditu azken urteetan sortu dituen hiru instalazio handi, lotura baitute hirurek kalearekin. «Plaza publiko moduko bat da», deskribatu du artistak. «Aurrez ere egona nintzen erakusketa areto honetan, eta beldurra ematen zidan espazioak». Horregatik saiatu da bere hainbat lan batuko zituen ideia bat bilatzen, eta aretoa kale bilakatzea izan da, azkenean, horretarako topatu duen bidea. Horregatik harlauzak, beraz. Garaicoak hamar urte daramatza Espainian bizitzen, eta nazioartean aktiboen dabilen artista kubatarretariko bat da. Hiriko epifaniak izendatu du Bilbon zabaldutako erakusketa, eta maiatzaren 14ra arte egongo dira ikusgai.
Hiriaren kantua harrapatzea. Erronka hori jarri dio artistak bere buruari erakusketako instalaziorik berrienean. Banan-banan, 60 kale musikari inguru grabatu ditu horretarako bideoz Madrilen eta Bilbon, eta haien pieza bana ikus daiteke instalazioan. Orkestra oso baten parte dira guztiak, halere, eta horregatik jarri ditu musikari bakoitzaren bideoa erakusten duten pantailak orkestra sinfonikoetan musikariak jarri ohi diren modu berean. Pupitre banatan bakoitza. Partitura marrazkidun banarekin bakoitza. Eta guztiak zirkulu erdi bat osatuz. Guztiak sinfonia beraren parte. Guztiak kalea kantatzen.
Baina urrunago ere eraman nahi izan du proiektua sortzaileak, eta bildutako musika pasarte horiekin guztiekin sinfonia propio bat sortzeko enkargua egin zion horregatik Esteban Puebla konpositore kubatarrari. «Sekulako lana egin du», onartzen du Garaicoak. «Musikari guztien abestiak bidali nizkion nik, gordin; bakoitza bere kanta jotzen, afinatu gabeko tresnekin batzuk, eta bakoitza bere tonuan, Bachen kanta bat jotzen zutenak eta Michael Jacksonen kanta bat jotzen zutenak, denak nahasita, eta hori guztia musika bihurtu du Pueblak». 35 musika konposizio uztartu ditu Pueblak, azkenean, eta, hain zuzen ere, doinu hori ikusi eta entzun daiteke instalazioaren erdi-erdian dauden hiru pantaila eta bozgorailuetan. Pupitrez osatutako zirkulu erdiaren erdigunean kokatu du musika hori artistak; orkestra zuzendariari dagokion lekuan. «Hamabi urte neramatzan hau egiteko ametsari buruan bueltaka», azaldu du. Partitura izendatu du instalazioa, eta Azkuna zentroak lagundu du ekoizpenarekin.
Baina abiatu, estoldek abiatzen dute erakusketa. Madrilgo kaleetan ikusitako benetako estolda estalkien argazki dokumentalak ikus daitezke sarreran jarritako proiekzioan, eta artistak propio sortutako estolda estalkiak dira aretoan sartzean ikusten diren lehen elementuak.
Hiriaren poetikotasuna
Kalean topa daitezkeen estolda estalkien modukoak dira estalki horiek, eta kalean topa daitezkeen harlauza artean daude guztiak, baina ez dira estalki soilak. Diana bat irudikatzen du batek, adibidez, eta erdigunea jo ez duten zenbait gezi ere baditu iltzatuta. Labirinto bat ikus daiteke beste batean. Azken urteetan argindarraren prezioak izan duen gorakada irudikatzen duen grafiko bat dauka beste batek, giza fetu bat beste batean, hitz jokoak... «Urteak daramatzat hiri espazioekin lanean, eta horik espazio poetiko bilakatzen saiatzen», azaldu du artistak.
Tapizez eginda dago erakusketako hirugarren instalazioa. Kubako kaleetan eguzkiaz babesteko sortutako arkupeetan ikus daitezkeen denden kartelak erreproduzitzen dituzte tapiz horiek. Benetako denden afixak, benetako tipografiarekin, kalitate handiko argazkien definizio berarekin, baina baita artistaren esku hartzearekin ere. Izan ere, abiapuntua baino ez dira kasurik gehienetan denda izen horiek artistarentzat, haien tipografia eta itxura baliatuta mezu poetikoak sortzeko. Hori da El Volcan izeneko dendaren kasua, esaterako. Sumendia. Dendaren izena daraman harlauza erreproduzitzen du tapizak zehatz-mehatz lurraren pitzadura bakoitza eta detailerik txikiena ere errepikatzeraino, baina luzatu egiten du Garaicoak mezua. «El Volcán. Estallará. Iluminados esperamos» (Sumendia. Lehertuko da. Argiturik itxaroten dugu).