Joan den urtearen amaieran argitaratu zuen Viva Belgrado talde andaluziarrak Ulises bigarren lan luzea. Lehenengoarekin, Espainiako Estatuan zehar euren post-hardcore doinuak ezagutarazi eta duten maila ona erakutsi ziguten, eta disko honekin, berriz, jarraitzaile horietariko asko guztiz konkistatzea lortu dute. Aurrekoan baino doinu melodikoagoak aurkituko baditugu ere, ez dute euren estiloa alde batera utzi, eta oso presente dauzkagu distortsioz beteriko gitarra zorrotzak, doinu zaratatsuak eta eztarritik ateratako orroak. Lehen erakutsi ziguten indarra eta amorrua kanporatzen dute hemen ere, intentsitate gorabeherekin jolastuz entzuleari musika barruraino sarraraziz. Zuzeneko latza, estudioko itzela. Zorionak, Viva Belgrado!
↧