Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

The Jesus and Mary Chain taldea Kutxa Kultur jaialdian izango da

$
0
0

Kutxa Kultur jaialdiak konfirmatu du zein izango diren lehen taldeak aurtengo jaialdian. The Jesus and Mary Chain izango da izen nagusietako bat aurten. Hemezortzi urtez diskorik grabatu gabe egon eta gero, apirilean kaleratuko dute Damage and Joy lan berria, eta jaialdian aurkeztuko dute. Suediako The Hives rock taldea ere jaialdiko talde nagusietako bat izango da, eta Love of Lesbian taldea ere konfirmatuta daukate.

Aurreko jaialdiak ez bezala, aurtengoa Donostiako hipodromoan egingo dute, irailaren 15ean eta 16an. Hala, jaialdia "inguru erosoago" batera mugitu nahi izan dute antolatzaileek. Lau agertokitan izango dira kontzertuak. Bertaratutakoek kanpina jartzeko aukera izango dute.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik