Umorea, aktualitatea eta Arabako artistak batu ditu L'elisir d'amore operak. Nemorino baserritarraren maitasun abenturak bizi ahal izango ditu ikusleak, Arke konpainiaren eskutik. Arabako artistekin osatutako eskaintza kulturalak sortzeko sortu zen konpainia, irabazi asmorik gabe. Obra ikusgai egongo da martxoaren 17an, 18an eta 19an, Gasteizko Prinzipal antzokian.
Arke konpainia 2014an sortu zen. Taldearen helburua izan da herritarrei erakustea Gasteizek eta Arabak dauzkaten dohainak. El Caserio 2.0 eta Txirula magikoa lanak prestatu zituzten opera honen aurretik. «Ikusleen babesa jasotzeko proiektu onak egin ditugu. Ziur gaude hirugarren honekin babesa mantenduko dugula», Mikel Gomez de Segura operaren eszena zuzendariaren arabera. Aurreko lanak jaso zuen babes eta oihartzunaren harira egin zien beste lan bat prestatzeko proposamena Gasteizko Udalak. «Garrantzitsua da hirugarren pauso hau, taldea sendotzeko batez ere».
«Lehenengo aldiz, opera hutsa osatuko dugu», zehaztu du Josean de Miguel eszena zuzendari eta gidoigileak. Orain artean, opera eta antzerkia nahastu dituzte. «Jatorrizko obra gaur egungo testuingurura ekarriko dugu». Gaetano Donizettik idatzi zuen L'elisir d'amore, XIX. mendean. Nemorino baserritarra Adina burgesarekin maiteminduta dago, baina neskak ez du gauza bera sentitzen. Dulcamara komertzialak elixirra salduko dio, neskaren maitasuna eskuratu dezan. «Behar batek ase beharra dauka, baina, asetzeko produkturik ez baduzu, aseko dizun zerbait aurkitu behar da. Hori da elixirra, plazeboa», De Miguelek azaldu duenez.
Gakoa da obra nola ekarri agertoki gainera, Iker Sanchez zuzendari musikalarentzat: «Operen ikuspuntu berri bat eskaintzen dugu. Hiritarrei opera hurbiltzen diegu». Arkek nabarmendu du ikusleentzat erakargarriagoak diren ikuskizunak sortu nahi izan dituela; betiere, oinarri musikala aldatu gabe.
90.000 eurorekin jarri dute martxan obra. Aurrekontua txikia dela nabarmendu du Jose Ruiz de Asua ekoizleak:. «Iaz Madrilen estreinatu zen Txirula magikoa operarena milioi bat eurokoa zen, adibidez». Artistek diru kontuekin asko laguntzen dietela argitu du Ruiz de Asuak. 115 pertsona inguruk parte hartuko dute L'elisir d'amore-n. «Ez dute merezi duten soldata jasotzen, prest daude proiektuari laguntzeko diru gutxiago jasotzeko».
18, 25 eta 35 eurotan salduko dituzte sarrerak. «Arkeren helburu bat da prezio onargarriak jartzea». Obraren gastuak betetzeko beste lortzea nahiko luke Arkek, ekoizlearen esanetan diru irabazi asmorik gabeko taldea delako.
Gazteenei eskaintza
Martxoaren 19an, etxeko gazteenentzako ikuskizuna egingo dute. «Erakutsi nahi diegu opera bat aurrera doan bitartean zer gertatzen den», argitu du Gomez de Segurak. «Ikusleek ezagut dezatela, pedagogikoki, nola egiten den lan agertokian edo orkestran».
Miren Urbieta operako sopranoak esan du Arkeren balio nagusia batzeko gaitasuna dela. «Batzea ez ezik, hainbat diziplina eta talde elkartzea eta elkar ulertzea ere lortzen dute. Urtero dabiltza zerbait hobea lortu nahian».
Sanchez zuzendari musikalak esan du proiektua gero eta laguntza handiagoarekin doala aurrera. «Hirian eta inguruan dauzkagun tresnak erabiltzen ari gara. Horrelako proiektuak gara ditzakegu horregatik». Adibide moduan jarri du bigarren abesbatza baten laguntza jasoko dutela opera honetan. «Gure asmoetako bat da Gasteizi eta Arabari kultura sortzailea erakutsi eta ematea: erakustea nolako dohainak dituen hiriak eta lurraldeak».
Hiru proiektuetan lortutako esperientzia aipatu du Gomez de Segurak; hurrengo proiektua martxan jartzen badute ez doazela itsu-itsuan: «Proiektu bat amaitu eta berriarekin hasten garenean, badakigu zein bide daukagun aurretik. Badakit zenbat lan eskatuko digun». Luzera begira zer ikasi badaukatela ere zehaztu du. «Batzen ikasi dugu, orain biderkatzen hasi behar dugu».