Bi filmek eta bi zuzendarik zedarritu zuten Emmanuelle Rica aktore frantsesaren ibilbide luzea. 1959an, Alain Resnaisen Hiroshima mon amour-en parte hartu zuen. Hura izan zuen estreinako lana. 2012an, Michael Hanekeren Amour-en lan egin zuen. Hura izan zuen azkenekoa. Emakumezko aktore onenaren Cesar saria eskuratu zuen lan horregatik. Iragan urtarrilaren 27an zendu zen, Parisen, 89 urte zituela, minbizi baten ondorioz. Bere gaixotasuna oso modu diskretuan eraman zuela jakinarazi zuen Le Monde egunkariak. 1927ko otsailaren 24an jaio zen, Chenimenilen. Hogei bat filmetan parte hartu zuen: Melvilleren Léon Morin, prêtre-n (1961) eta Kielowskiren Trois couleurs : Bleu-n (1993), esaterako.
↧