BBK Live jaialdiaren antolatzaileek murriztu egin dute aurtengo ekitaldian kanpatzeko izango den lekua, eta, horrenbestez, 10.000 lagunentzako tokia izango da —iaz 15.000 pertsonarentzako lekua izan zen—. Horren trukean, han izango direnentzako «zerbitzu gehiago eta hobeak» iragarri dituzte Last Tour International promotoreak eta Bilboko Udalak. «Dutxa eta komun gehiago izango dira, baita supermerkatu bat ere», azaldu zuen atzo Alfonso Santiago Last Tour Internationaleko buruak. BBK Live jaialdia bihartik larunbatera bitartean egingo da Kobetamendin, eta dagoeneko 120.000 pertsona inguru elkartuko ditu, antolatzaileek beraiek jakinarazi dutenez.
Jende asko espero denez, gaur goizeko zortzietatik hasi eta igande arratsaldera arte (16:00) itxita egongo da garraio pribatuarentzat jaialdiaren ingurua. Hori dela eta, Barakaldoko BECetik eta Bilboko Termibusetik aterako diren doako 40 autobus jarriko dituzte jaialdirako sarrera ahalik eta ordenatuena izan dadin. Era berean, Bilboko Metroak ere zerbitzu bereziak jarriko ditu jaialdiak iraungo duen hiru egunetan.
BBK LIvek 50 artista baino gehiago programatuko ditu bihar hasita, eta hiru kartelburu izango ditu, egun bakoitzeko bana: Mumford and Sons (bihar), The Jesus and Mary Chain (ostirala) eta Muse (larunbata). Horietaz aparte, jaialdian izango dira, besteak beste, Counting Crows, Future Islands, Disclosure, Alt-J, Ben Harper, Azelia Banks, Of Monsters and Men, Vintage Trouble, The Cat Empire eta Delorean.