Iazko proposamenari jarraituz, eta Last Tour BBK Livek hala proposatuta, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria gazteen koruak kontzertua eskainiko du gaur 20:30ean Bilboko Campos Eliseos antzokian. Urko Sangronizen gidatuko du. Musika jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatuko dute horrela, jaialdira azken hamar urtetan etorri diren talde ezagunen abestiak interpretatuz.
Guztira Bilbo BBK Live jaialdia bisitatu duten hamahiru talderen abestiak abestuko ditu Euskeria gazte abesbatzak. K Band laukotearen laguntza izango du koruak: gitarraz, teklatuaz, baxuaz eta bateriaz osatuta dago taldea.
Jose Luis Canal musikari bilbotarra arduratu da abestiek behar zituzten aldaketak egiteaz. Moldaketak bi eratakoak izan dira: abesbatzari begirakoak batetik, ahotsen moldaketa; eta bandarenak bestetik, musikari dagozkion moldaketak. Abestiak moldatzeaz arduratu den Canalesek teklatua joko du, K Band taldearen barnean.
Guztira 36 gaztek osatzen dute Euskeria abesbatza, zeinetan nahasten diren Bilboko Koral Elkarteko gazteen korua, koru mistoa eta umeen korua. Bi hilabete inguru daramatzate emanaldia prestatzen, eta Sangronizen hitzetan, hizkuntzak eman du arazo gehien: «Abesti guztiak ingelesez dira bat izan ezik, eta hori alemanez kantatzen dugu».
Emanaldia publiko zabal bati begira prestatu dute, eta rock doinuak izango dira nagusi. Besteak beste, Metallica, ZZ Top, Crystal Fighters, The Police eta Rammsteinen abestiak entzungo dira.
Bilbo BBK Live bereziak
Bilbo BBK Live Bereziak jaialdiari lotuta, kontzertuak prestatu dira hiriko hainbat txokotan, jaialdian ez dauden musika mota eta artistei tokia emanez.
Euskeria koruak beste emanaldi bat egingo du bihar hiriko erdigunean, 20:00etan.