Quentin Tarantino ez zen joan zinema eskola batera, gu musika eskola batera joan ez garen bezala». Ez dute musika prestakuntzaren onurarik ukatzen Allah-las taldeko kideek, baina, eskolatik harago, beste nonbait aurkitu dute haiek: Pedrum Siadatian gitarristak, Spencer Dunham baxu jotzaileak eta Matthew Correia bateria jotzaileakk Amoema Music Hollywoodeko disko independenteen denda ezagunean egiten dute lan. Handik gertuko soto batean sortu zuten taldea, eta handik gutxira batu zitzaien Miles Michaud gitarrista, egungo laukotea osatuz. Lau urte pasatutakoan kaleratu zuten lehen diskoa, Allah-Las, eta 2014an argitaratu zuten Workship the Sun. Orain, Calico Review disko ondu berria aurkeztuko dute Donostian. Kaliforniako poparen espiritua berreskuratu dute lan berrian, Los Angelesko giroaren oihartzuna bilduz.
↧