Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Shine a light'

$
0
0
Hasieratik sumatzen zaio disko honi hauts eta antzinako zaporea; soinuak berak eramaten zaitu Guthriek ibili zituen trenbideetako joan-etorrietara. Azken finean, XX. mende erdialderako bidaiatzat ere jo daiteke-eta Billy Bragg eta Joe Henryren trenen inguruko lan monografiko hau. Kontuan hartu behar da tren geltoki eta antzekoetan grabatu dituztela diskoko pieza guztiak, eta hamaika aldiz kantatutako kantuak daudela bertan; John Henry, The Midnight Special eta Hobo's Lubally gogoangarriak, besteak beste. Ingelesaren azkenaldiko diskorik folkiena da, eta horretan, jakina, sekulako garrantzia du amerikarraren lanak, soila, sinplea, eraginkorra. Esandakoa, itxi begiak, ea trenen bat ikusten duzuen bidean uluka.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik