Diskoetxea: Topic Records.
Disko baten azalean hiru izen hauek agertzen baldin badira: Martin Simpson, Andy Cutting eta Nancy Kerr, ez eduki zalantzarik, folk ingeles berritzailearen lan eder bat duzu esku artean. Hiru maisu-maistra handi dira, bakoitza bere tresnarekin, eta jolasean dihardutela dirudi, kantu tradizionalez eta haiek sortutako kantuez osatutako hamabi piezetako lan honetan. Gitarra, soinu txikia, biolina, eta hiruren ahotsak eskuarki elkar osatzen. Hirukoak elkarrekin egiten duen lehen lan luzea da eta Ingalaterran zehar egindako sei hilabetetako bira arrakastatsuaren ondoren dator. Agerian uzten dute, bakoitzak bere aldetik behin baino gehiagotan erakutsi digutena: maisutasun teknikoak ez du zertan sentsibilitatea ito behar, ezta gutxiagorik ere. Gozatzeko moduko diskoa.