Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Kasik

$
0
0
Diskoetxea: Autoekoizpena.

Azkenaldian zehaztugabeko etenaldi bat iragarri duten bandei gehitu zaizkie Kasik azkoitiar-azpeitiarrak, eta, kontzertu batez gain, taldearen izen bereko disko bat ere argitaratu dute agur esateko. Sei abestiz osatuta, nu metala da nagusi, eta hitz zuzen nahiz sakonak "Kasik aurreko bi lanetako hitzekin osatua da" aurkitu daitezke; ia ordu erdiko kaña "minutu erdiko introa amaitzeaz bat datorren Inpotentzia abestia kasu", riff eta errepika gogoraerrazez, eta oihuz zein ahots melodikoagoz beteta. Lehen aipatu Inpotentzia edota Iragana bezalako kanta gogorrez gain kutsu progresiboagoa duen Zeu lakoak ere aurkituko ditugu. Egurrik nahi ez duenak ez diezaiola play botoiari eman!

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik