Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Duela 14.000 urteko margoak topatu dituzte Lekeition

$
0
0

Bizkaiko Aldundiak eman du aurkikuntzaren berri; Santimamiñeko haitzuloan daudenen garai bereko grabatuak topatu dituzte Armintxeko kobazuloan, Lekeition. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak erantsi du kalitate handikoak direla.

Diputazioak atzo aurreratu zuen grabatu multzoa "oso berezia" dela, "kalitate tekniko handia duelako eta oso argi ikusten delako". Bi lehoi, hamasei zaldi, bi bisonte, bost ahuntz eta zehaztu gabeko lau kuadrupedo dira margoetan ageri direnak.

Ez da aurten Bizkaian eginiko lehen aurkikuntza. Maiatzean, 70 labar pinturatik gora aurkitu zituzten. Berriatuko Atxurra kobazuloan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik