Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Dario Fo antzerkigile italiarra hil da

$
0
0

Italiako komunikabideek eman dute Dario Foren heriotzaren berri. Antzerkigile eta aktore italiarra 90 urterekin hil da, Milango erietxe batean. Duela egun batzuk eraman zuten hara, arnasa hartzeko arazoak zirela eta. Fori Literatura Nobel saria eman zioten 1997an.

Oso kritikoa zen Fo politikariekiko. Ez zuen desberdintzen ezkerreko eta eskuineko alderdien artean. Elkarrizketa batean hauxe esan zuen Italiako politikariez: "Ezkerrak porrot egin du boterearekin ezkondu delako. Boterea eduki edo ez dilemaren aurrean, jabearekin oheratzea erabaki zuen". Satira politikoa izan ohi zen nagusi bere lanetan ere.

Antzezlan ugari idatzi zituen, besteak beste, Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez dugu ordainduko, ez dugu ordainduko!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratua).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik