ARKEOLOGIA. 14.000 urte inguru dituen grabatu multzo bat aurkitu dute Bizkaiko kobazulo batean, Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Diputazioak ez du zehaztu non dagoen haitzuloa; bai, ordea, grabatu multzoa «oso berezia» dela, «kalitate tekniko handia duelako eta oso argi ikusten delako». Unai Rementeria ahaldun nagusiak gaur emango du aurkikuntzaren berri prentsa agerraldi batean.
↧