Donostiako Koldo Mitxelena kulturunera sartu eta berehala, testu honekin topo egiten du bisitariak: «Liburutegiko eremu guztietan debekatuta dago: (...) Ozen hitz egitea eta soinu erreproduzigailuak gehiegizko bolumenean erabiltzea. Telefono mugikorrak isilean jarri beharko dira, eta korridoreetan bakarrik hitz egin ahal izango da telefonoz, gainerako erabiltzaileak gogaitu gabe». Liburutegiko erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak zehazten dituen afixan ageri da testua, debekuen atalean. Baina, egunotan, gorriz markatuta ikusiko du erabiltzaileak debekua, marra gorri batek ezabatuta. Luz Broto artistaren esku hartzearen ondorioz, isiltasunaren araua bertan behera geratu da zentroaren hegal batean. Larunbata arte izango da horrela, eta, datorren astean, eraikinaren beste hegalean geratuko da baliogabe debekua, beste astebetez. Hala, ohikoan ez bezala, libre izango da liburutegi barruan kantatzea, zarata sortzea, oihu egitea... Isiltasuna soinuz urratzea.
Liburutegiko sarreran, lurrean, marra gorri bat pintatu dute. Erditik zeharkatzen eta bitan banatzen du eraikina, zentroaren lau solairuetan. Haren aurrean, afixa bat, hilaren 15a arte liburutegiaren eskuin hegalean isiltasunari dagozkion arauak baliogabe daudela dioena. Alde horretan, isiltasuna eskatzen duten seinale guztiak marra gorri batekin ezabatu dituzte. Datorren astean, ezker hegalekoak izango dira marra gorria eramango dutenak, eta debekua eskuin hegalera itzuliko da.
Liburutegiaren isiltasunaren inguruan lan egin nahi izan duela azaldu du Brotok. Izan ere, liburutegien ezaugarri edo marketako bat da isiltasuna, baita derrigor bete beharreko araua ere. «Espazio hau isila izatearen alde egiten duten arauak baliogabetzea izan da proposamena, eta, hala, isiltasun hori nola sortzen den seinalatzea». Artista katalanak ez du espazio osoan esku hartu nahi izan, «erabiltzaileei egoera jakin bakar bat ez inposatzeko»; horregatik utzi ditu arauak baliogabe eraikinaren hegal bakar batean.
Isiltasunari dagozkion normak bertan behera utzita, ez duela soinuak sortzera dei egin nahi izan zehaztu du artistak: «Arauak seinalatu eta ezabatu ditugu, eta, horrela, aukeren espazio bat irekitzen da beste soinu batzuk agertzeko, edo mugitzeko beste modu batzuk... Liburutegian egin ahal izan ez diren gauzak egin ahalko dira orain, baina ez ditugu guk sortuko; askatasun espazio bat utziko da, eta erabiltzaileek ikusiko dute parte hartu edo ez, eta nola». Espazioak nola funtzionatzen duen pentsatzera eraman nahi du Brotok erabiltzailea, eta nahi badu, esku hartzera.
Orain urtebete hasi zen artista proposamena lantzen, liburutegiko arduradun eta langileekin nahiz Entzumen-behatokiarekin elkarlanean. Hain zuzen, D2016k sustatutako Entzumen-behatokiaren barruan gauzatu du proposamena.
Gatazkak eta akordioak
Herenegun goizean isilik zeuden aretoetan erabiltzaileak, nahiz eta esku hartzea orduantxe hasi zen eta, beraz, horretarako betebeharrik ez zuten. Mahai zabal baten bueltan, egunkaria irakurtzen ari ziren hainbat lagun, Isiltasuna hitza ezabatuta zuen karteltxoak mahai gainean zituztela. Artista kazetariei azalpenak ematen hastean, hitza hartu zuen emakume batek; «esperimentu bat» egiten ari zirela, eta oso ongi iruditzen zitzaiola esplikatu zion aldameneko lagunari. «Berritsuek aukera baliatu beharko dute!», erantzun zion lagunak, eta aldaketa ontzat jo zuen hark ere; «Baina egun batzuetarako soilik bada e?».
Hain zuzen, esku hartzeak askotariko iritziak sortuko dituela jakitun dira sustatzaileak, eta gatazkak ere sor daitezkeela badakite —lehendik ere badiren bezala—. Baina araurik ez denean, «berdinen arteko adostasuna» geratzen dela uste du Entzumen-behatokiko Mikel Nietok. «Elkar ulertzeko guztiok dugun gaitasunari konfiantzazko boto bat ematen zaio. Interesgarria da erabiltzaileek gatazka horiei buruz argiago hitz egin ahalko dutela orain». Erabiltzaileek beren auziak konpontzea sustatu ahal da horrela, instituzioak esku hartzeko zain geratu gabe. Bestalde, arauek erabilera jakin batzuei erantzuten dietela gaineratu du Brotok, eta ez duela zertan aldatu. «Ez ditugu arauak behar gauzak modu batera edo bestera izateko. Jada gertatu den zerbaiti instituzioek emandako erantzuna dira arau asko».