Bi liburu besterik ez zuen argitaratu Mayi Pelotek, Biharko oroitzapenak (1985) eta Teleamarauna (1987), biak Maiatz argitaletxearekin, baina haren itzala literaturaz haragokoa izan zen. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bideratutako Nola Erran hiztegi sailean zuzentzaile lanak egin zituen, Gure Irratiaren lehen urteetan fikziozko emankizunak sortu, eta Maiatz taldean ere hasiera-hasieratik jardun zuen. Aldizkariaren sorreran ere parte hartu zuen. Pelot herenegun hil zen 69 urterekin, eta atzo ehortzi zuten Baionan.
Mayi Pelotek (Talença, Okzitania, 1947) 1985ean kaleratu zuen bere lehen lana, Biharko oroitzapenak zientzia fikziozko sei ipuin futuristek osatutakoa. Han zegoen, adibidez, Telelaberintoa, Maiatz aldizkarian aurretik argitaratutako narrazioa.
Bi urte geroago argitaratu zuen Maiatzek Teleamarauna eleberri laburra, aurreko lana bezala, zientzia fikziozkoa.