LITERATURA. Yoseba Peña idazleak (Sodupe, Bizkaia, 1977) literatur egonaldia egingo du Irlandan, urritik abendura, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren Beste hitzak / Other Words programaren barruan. Egitasmo horrek Europan hizkuntza gutxituetan idazten duten idazleentzat sorkuntza egonaldien zirkuitu bat osatzea du helburu, eta 2019ra bitartean gauzatuko da.
↧