MUSIKA. Herenegun hil zen, 92 urte zituela, Neville Marriner orkestra zuzendaria (1924, Lincoln, Ingalaterra). Londresko Orkestra Sinfonikoan abiatu zuen bere ibilbidea, eta, besteak beste, Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen. 1959an St. Martin in the Fields musika akademia ezaguna sortu zuen Londresen.
↧