BERTSOLARITZA. Muskildin (Zuberoa) jokatu zen larunbatean Xilaba txapelketako bigarren eta azken kanporaketa, 150 bertsozaleren aurrean. Eneritz Zabaletak lortu zuen puntu gehien (359), eta haren ostean sailkatu ziren Xumai Murua, Aitor Servier, Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre eta Ortzi Idoate.
↧