Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Unseen'

$
0
0
Hiruzpalau urtetik behin zaleekin duen hitzordura etorri da, nahiko puntual, Mexiko Berriko bikotea Unseen hamargarren disko luze honekin. Folk gotikoa ez dute beraiek asmatu, baina estiloaren gailurretako bat da haien disko bakoitza. Baita azken hau ere, kantu geldoak, gitarra eta banjo malenkoniatsuak, eta nola ez bada, Bret eta Ronnie Sparksen ahotsak, sakona eta sendoa bata, iradokitzailea bestea. Haien mundua dute, eta ederki erakusten dute. Zertarako aldatu formula kantu bikainak egiten jarraitzen badute? Eta horrelakoz beteta dator Unseen diskoa. Aitortzen dut True Detective telesailaren lehen denboraldia ikusteko arrazoietako bat sintonia izan zela.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik