Rock musikaren geografia zabalean bidaiatzea da urtero Azkena Rock jaialdiaren erronka. Mapa bat izango balitz, Azkenaren aurtengo lehen jardunaldian bi koordenatu nabarmenduko lirateke kartografia horretan. AEBetako hegoaldeko blues-rocka eta psikodelia. Euren artean oso ezberdin, baina elkarren artean osagarri, rock izeneko kontinente handi horretan.
2015. urteko kartelburuak izan dira ZZ Top taldekoak. Gauerditik minutu batzuk igarota azaldu zen agertokian Texasko hirukote ikonikoa. Got me under pressure abestiarekin ekin zioten emanaldiari, kontzertuak eskainiko zuenaren aurrerapen: blues-rock bandaren ereserki ezagunenei gainbegiratze bat.
Hasierako bolumen falta eta soinua egokituta, goraka egin zuen ikuskizunak aurrera egin ahala. Jator agertu zen Billy Gibbons gitarra jotzailea publikoarekin. My head is in Mississippi kantua aukeratu zuen argi uzteko burua ez zuela Mississippin, Gasteizen baizik. Ohi duten trikimailu zerrenda ezaguna baliatu zuten ZZ Topekoek —musika tresna iledunak, zigarreta Gibbonsen ezpainetan—, baina, batez ere, musikak hartu zuen garrantzia. Ostiral gaueko saioan, Gibbonsek argi utzi zuen gitarrari zuku osoa ateratzeko gai dela.
Ordubete igarota, atseden hartu zuten hiru musikariek. Indarrak hartzea beharrezkoa zen azken txanparako. Jaka distiratsuekin jantzita, Texaskoek azken bi klasiko atera zituzten patrikatik festa borobiltzeko: La Grange eta Tush.
Musikari beterano asko igaro dira Mendizabalatik, batzuk onenak aspaldi emanda. Egia da ikuskizuna oso neurtua dutela ZZ Topekoek, baina argi geratu zen 64 urterekin gai direla blues-rockaren tempoa menperatu eta publikoa berotzeko.
Amaitu eta berehala ez zen atsedenerako tarterik izan. Bigarren agertokian aritzeko gertu zegoen eguneko bigarren talderik esanguratsuena: L7. Mendizabalako antolakuntzan aurten egindako aldaketak aipagarriak dira. Bigarren agertoki hori estali eta mugatu ohi zuen karpa ez dute jarri. Espazio handiagoa ematen du horrek, eta soinu kalitatea ere hobetzeko aukera.
Ziur aski ez dira L7 izango hobekuntza horri etekin handiena aterako diotenak, baina ezin ukatu gogo biziz aritu zela Kaliforniako laukotea. Urte luze iraun duen geldialdi batetik bueltan, Deatwhish kantuarekin heldu zioten emanaldiari Donita Sparksek eta haren neskek.
Zirikatzaile aritu zen Sparks agertokitik. «Kaixo, Vitoria» oihukatuta egin zien agurra bildutakoei. Ondoren azaldu zuen kaixo hitza ikasteak eskatu zion ahalegina. Indartsu aritu zen abeslari eta gitarra jotzailea une oro. Baina ahotsa beste kontu bat da, ordea. Donita Sparksek berak onartua du non dauden euren mugak gaur egun. «Zuek zenbat eta mozkorrago egon, guk orduan eta soinu hobea izango dugu», ziurtatu zien ikusleei, lotsagabe.
Aurrera egin ahala lortu zuten giroak gora egitea, besteak beste Shove eta Shitlist abestiekin. Geldialdi arin baten ondoren, azken hiru kantuak jotzeko ordua zen. Bertsio batekin abiatu zuten bisa, Eddie & The Subtitles taldearen American Society-rekin, jarraian azken bi punk balak jaurtitzeko: Pretend we're Dead 1990eko hamarkadako ereserkia eta Fast and Frightening.
Izan zirenetik urrun egon litezke L7 taldekoak gaur egun, baina halako itzulera batean talde bati eskatu behar zaiona bete zuten, sobera: indarra, konpromisoa, gogoa, eta agertokian gozatzen ari direna publikoari transmititzeko ahalegina.
Bidaia lisergikoa
Talde handien aurretik zer ikusi eta zer entzun askoz gehiago egon zen Mendizabalako gunean. Kontzertu gogoangarria eskaini zuten, esaterako, Black Mountain kanadarrek. Psikodeliaren eta hard-rockaren iturrietatik edaten dute, eta abestiak girotzeko eta atmosfera bereziak sortzeko sekulako abilezia dutela erakutsi zuten ostiral gauean.
Alde batera utzi zituzten euren konposizio ulerterrazenak —adibidez, The Hair Song eta Old Fangs ez zituzten jo—, eta horren ordez, Wucan eta Tryrants abesti luze eta konplexuen gainean joan ziren eraikiz soinu harresi irmoa. Onena emanaldiaren erdian iritsi zen. Abestiak alde batera utzita, jam instrumental luze batean sartu ziren taldekideak, ia post-rock talde baten antzera, soinu eta efektu bilduma zabal batekin lagunduta. Konektatu zutenentzat bidaia hipnotiko eta lisergikoa izan zen. Bat egin ez zuten askok nahiago izan zuten alde egin.
Pasarte instrumentalaren gailurra gaindituta, No hits eta antzeko abesti lasaiek gidatu zuten emanaldia amaieraraino. Ekaitzaren barealdia izan zen bukaera, klimaxa bilatu gabe. Saio arraro eta ezohiko batek merezi zuen amaiera.
Bufaloaren orroa
Hiru agertokitan banatu dute aurten antolatzaileek Azkena Rock jaialdia. Bigarrenean eta hirugarrenean aldi berean bi talde ari dira jotzen. Horrek esan nahi du biak ikusteko emanaldiak erdizka uztea beharrezkoa dela, edo, kontzertua osorik ikusi nahi dutenentzat, aukeratzea.
Ilunabarrean agertu zen hirugarren agertokira The White Buffalo. Hirukote formatuan aritu ziren, Jake Smith handiak — gorputzez eta ahotsez— gidatuta. Americana estiloan arreta eman du The White Buffalok, Smithen ahots indartsu eta sakonaren ondorioz. Gasteizen, Azkena jaialditik espero den zerbait eskaini zuen: AEBetako mendebaldeko soinua, bereziki western zaporeko How the West was won eta The Pilot abestiekin, azken horretan Iggy Popen The Passenger kantuaren itzal handia izan arren.
New Yorketik iritsi ziren The Last Internationale. Iaz izan ziren BBK Liven, eta duela gutxi Tom Morellok fitxatu ditu bere zigilurako. Jarrera aldarrikatzailea izan eta Rage Against The Machineren Sleep Now in the Fire abestiaren bertsioa tartekatu zuten beren kantuen artean.