Non: Donostiako Kontadores kultur etxean. Aurretik, Luke Armstrong.
Noiz: Ostiralean, 21:00etan.
La Bien Querida bilbotar espainiartuak —Ana Fernandez-Villaverde (1974)— proiektu berezi bati ekin zion iaz: maitasunari —eta bide batez pertsonaia bati— buruz hitz egingo zuen maxi-singleen trilogia bat osatzea. «Maxi bakoitzak autonomia propioa izatea baina, era berean, hiruren artean osotasun bat izatea nahi genuen», adierazi du kantariak Premeditación, Nocturnidad eta Alevosía-z, aipatutako hiru lanez.
Romancero (2009) goraipatuarekin estreinatu zenetik —urteko disko aukeratu zuten zenbait hedabidek Espainian—, La Bien Queridak bere musika esparrua zabaldu nahi izan du. Segitzen du pop kantuak egiten, baina gero eta nabarmenagoak dira 80ko hamarkadako zenbait talderen oihartzunak zenbait kantutan, O.M.D eta Depeche Moderenak kasurako.
Donostian formatu akustikoan ariko da.