ZINEMA. Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren apustu garrantzitsuenetakoa den Kalebegiak talde filma heldu den irailaren 21ean estreinatuko dute Antonio Elorza belodromoan. Gipuzkoako hiriburuan oinarritutako hamabi istoriok osatzen dute filma. Besteak beste, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Luiso Berdejo eta Daniel Kalparsoro zinemagileek hartu dute parte proiektuan.
↧