KOMIKIA. Agerraldi bat egin zuten, atzo, Asisko Urmeneta, Patxi Uharte Zaldieroa eta Exprai marrazkilariek Iruñeko Katakrak liburu dendan, salatzeko Nafarroako VII. Azokaren antolatzaileek H28 aldizkariaren bi lan zentsuratu dituztela. Datorren astean «protesta erakusketa» egingo dute gune berean, zentsuratutako lanak ere hantxe direla, azaldu dutenez.
↧