MUSIKA. Dena prest dute musikari eta abeslariek Donostiako Musika Hamabostaldiak operarekin duen saiorako; atzo egin zuten obraren azken entsegua. Wolfgang Amadeus Mozarten Don Giovanni da 77. Musika Hamabostaldiak aukeratutako opera, eta gaur eskainiko dute Kursaalean, arratsaldeko zazpietan. Mozartek Don Juanen istorioa kontatzen du lan horretan, haren bizitzako egun bat. Azkenekoz 1989. urtean interpretatu zen obra hori Hamabostaldian, eta, oraingoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Easo abesbatzak eskainiko dute, kontzertu bertsio dramatizatuan, Manuel Hernandez Silvaren gidaritzapean. Abeslarien artean, Christopher Maltmanek jokatuko du Don Giovanniren rola. Nicole Cabell, Irina Lungu, Miren Urbieta-Vega, Daniel Giulanini, Jose Fardilha, Toby Spence eta Jose Manuel Diazek osatzen dute ahotsen zerrenda.
↧
Abeslari eta musikariak prest, 'Don Giovanni' interpretatzeko
↧
'L'Odyssée'-k itxiko du Zinemaldia
Donostiako 64. Zinemaldia irailaren 24an amaituko da, L'Odyssée pelikularen proiekzioarekin. Jacques Cousteau urpeko miaketaren aitzindariaren bizitza du hizpide Jerome Sallek idatzi eta zuzendutako filmak, eta lehiaz kanpo aurkeztuko da, Sail Ofizialaren barruan; Zinemaldiaren amaiera galaren ostean egingo dute pelikularen mundu mailako estreinaldia.
Jacques Cousteauk bere seme Philippekin bizi izan zuen abentura kontatzen du Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzioak. Elkarren arteko erlazioa ahuldu egin zen, aitaren arrakasta lortzeko ametsen ondorioz, eta Calypso itsasontzian bat egingo dute biek. Filmak oinarri gisa hartzen ditu Jean-Michel Cousteauren My Father, The Captain eta Albert Falcoren Capitaine de la Calypso liburuak.
Jerome Salleren filmografian The Tourist (2010) pelikularen gidoia dago; Florian Henckel von Donnersmarckek zuzendu zuen, eta Johnny Depp eta Angelina Jolie izan zituen protagonista. The Heir Apparent: Largo Winch (2008) eta Anthony Zimmer (2005) filmak ere zuzendu ditu, eta azken horrek Cesar sarietako opera prima onenaren izendapena jaso zuen. Cannesko 2013ko jaialdia berak zuzendutako Zulu-rekin itxi zuten.
L'Odyssée-k Lambert Wilson, Pierre Niney eta Audrey Tautou izango ditu protagonista; Cousteau, haren seme Philippe eta Simone haren emaztea izango dira, hurrenez hurren. Wilsonek Xabier Beauvois eta Andre Techinerentzako egin izan du lan, eta bigarren aldiz izango da Donostian; 2007an Sail Ofiziala itxi zuen Michael Radforden Flawless-en egin zuen lan. Niney, berriz, Cesar sarietan gizonezko aktore berri onenaren sarirako hautagai izan zen, J'aime regarder les filles (Fred Louf, 2011) filmagatik, eta Yves Saint Laurent-ekin (Jalil Lespert, 2014) aktore onenaren Cesar saria irabazi zuen. Tautou Frantziako aktore ezagunenetako bat da, Jean Pierre Jeunetek zuzendutako Le fabuleux destin d'Amélie Poulain (2001) filmagatik, neurri handi batean. Baina Dirty Pretty Things (Stephen Frears, 2002), Un long dimanche de fiançailles (Jeunet, 2004), Coco avant Chanel (Anne Fontaine, 2009) eta Thérèse Desqueyroux (Claude Miller, 2012) filmetan ere lan egin du; Lumiere eta Cesar sariak jaso ditu film horietan jokatutako rolengatik, eta Chicagoko Kritikarien Elkarteak ere saritu du.
Abentura zinema
Savage Cinema abentura eta kirol zinema erakusten duen lehiaz kanpoko saila da. 2013. urtean sortu zuten zikloa, askotariko genero eta gaiak lantzen dituzten filmak erakustea helburu hartuta, eta xede hori agerian uzten duten bost film aurkeztuko ditu bere laugarren aldian. Gipuzkoako surfaren hastapenak, Travis Rice snowboarderra eta 1960ko hamarkadako psikodelia erakutsiko dituzte ziklo honetako lanek, besteak beste.
Tajuki Masudaren Bunker77-k Bunker Sprecklesen istorioa kontatzen du; familia aberats baten oinordekoa eta surfeko izar polemikoa izan zen, 27 urte zituela bere bizitza bat-batean amaitu zen arte. Peter Hamblinen Let's Be Frank lanak, berriz, Frank James Solomon olatu handiko surflari hegoafrikarraren mundu ezezagunera eramaten ditu ikusleak. Orange Sunshine-ekin, William A. Kirkley zuzendariak, berriz, surflari hippyak eta droga psikodelikoak uztartzen dituen pelikula bat aurkeztuko du; filmeko surflariek beren erlijioa sortu zuten 1960ko hamarkadan, mundua LSDaren kontsumo eta trafikoaren bitartez aldatu nahian. Patrick Trefzek, ordea, surfaren historian gako izandako lau lagunen kontakizunen fusioa eskainiko du Surfers' Blood pelikulan. Horietako bat Patxi Oliden oriotarra da; surf taula merkeak egiten lehenengoetarikoa izan zen, kirol hura atzerritarrek soilik praktikatzen zutenean.
Surfa alde batera utziko du Jon Klaczkiewiczen proposamenak. The Fourth Phase-k Travis Rice snowboarderra du protagonista, Ozeano Barean egindako 25.000 kilometroko bidaia batean jarraituko dio filmak, orain artean esploratu gabeko lurraldeak erakutsiz.

Euskal indarra, betikotua
Lehen planoetan, edo paisaiaren handitasunean, euskal indarra islatu nahi izan du Pierre Gonnord argazkilariak. Indarra deritzon erakusketa ikusgai dago Miarritzeko Bellevue aretoan, urriaren 2ra arte. Gonnorden erakusketa hori erretratu eta paisaietan oinarrituta dago. Horien bitartez azaleratu nahi du «euskal arima», Donostia 2016k ohar batean adierazi duenez. Donostia 2016k eta Miarritzeko Udalak antolatu dute erakusketa elkarlanean, Elkarrizketak ildoaren barruan. Horren helburua da Europako kultur hiriburuaren eta ingurukoen arteko lankidetza sustatzea.
Gonnord ezaguna da erretratu egile garaikideen artean. Erakusketa horretarako preseski eginiko hamar erretratu aurkeztu ditu. Animaliak eta herri kiroletan ari diren gizonak agertzen dira. Horrez gain, Gonnorden atzera begirako bat jarri dute, 30 bat lanena. Tamaina askotarikoak dira, eta argazkietako kokalekuak zeharo ezberdinak, baina denek dute ezaugarri komun bat: guztiek islatzen dute naturaren eta pertsonen nortasunaren indarra. Lehen plano anitz aurki daitezke haren bilduman, Gonnorden berezko estiloan. Garrantzia ematen dio bisaiaren adierazpenari, eta horra bideratzen du begirada, baita herenen arauarekin jolastuz ere. Atzealde ilunarekin kontrastatzen dute aurpegiek, bisaiak zirrara handiagoa eragin dezan ikusleengan. Gonnorden helburuetako bat da irudikatu duen herritarraren sentipena publikoari helaraztea.
Gonnorden lanarekin batera, beste artista entzutetsu batzuen obrak jarri dituzte ikusgai Bellevue aretoan, hala nola Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Kepa Akixo Zigor-en margolan eta eskulturak.
Gonnordek azken hilabeteak eskaini dizkio erakusketarako erretratu eta paisaiak hartzeari. Izan ere, hainbat alditan izan da Euskal Herrian, indarra islatzen duen horren bila. Hala egiten baitu askotan lan Gonnordek; kalean zer edo zer transmititzen diona bilatzen, alegia. Herri kirolek bereziki harritu zuten Gonnord, eta plano laburretan irudikatu ditu zenbait gizon. Euskal Herriko paisaien argazkiek ere osatzen dute haren bilduma.
Erretratu «liluragarriak» eta «hunkigarriak» dira, Donostia 2016ko antolatzaileen aburuz, «gizakiaren sakontasuna» bilatzen duelako. XVII. mendeko maisu handien pare jarri dute; Francisco Zurbaranen eta Caravaggioren pare, esaterako. Zenbaitetan, garai hartan kutsu erlijiosoa zuten margolanekin alderatu dituzte haren erretratuak, kolore kontrasteengatik eta argitasunaren eta iluntasunaren erabileragatik. «Indarrez eta soiltasunez, giza izaeraren duintasuna omentzen dute, eta duintasun hori gure egitera deitzen gaituzte», Donostia 2016ren arabera.
Donostia 2016k laudoriozko hitzak soilik izan ditu Gonnorden lana balioesteko. Begirada sakonak azpimarratu dituzte, erretratuaren konposizioan «nahitaezkoak» direlakoan. Saihetsezinak dira begiradak, eta, horregatik, «ikuslearekin elkarrizketa bat sortzen dute». Areago, hausnarketa sustatzen dute erretratuek. «Pierre Gonnordek gure egungo gizarteetan gizabanakoak duen tokia eztabaidagai bilakatzen du», adierazi du Donostia 2016ko antolakuntzak.
Argazkilari autodidakta
Gonnordek bere kabuz ikasi zuen argazkilaritzaren artea, eta asko saiatzearen ondorio da haren estilo bereizgarria. Beti ibili da berezko nortasuna duten gizarte taldeen bila. Ijitoen edota Ekialdeko Europatik etorritako emigranteen erretratuak egin ditu, esaterako. Zenbaitetan, aipatu du beharrezkoa duela gizarteak ahantzitako horiekin edo bazterrekoekin topatzea, eta haien errealitatea argazkien bidez islatzea. «Horrek laguntzen dit jarrera zintzo bat edukitzen, hipokrisiarik gabekoa. Garen bezalakoak aurkeztu behar dugu elkar, erruki faltsurik gabe».
Frantziako Cholet hirian jaio zen, baina Madrilera joan zen bizitzera 1988an. Harrezkeroztik, handik egin du lan, gehienbat. Argazki erakusketak egiten hasi zen 1998an, eta, handik aurrera, ez du etenik izan. Espainian eta Frantzian egin ditu gehienbat erakusketak, baina AEBetan eta Portugalen ere izan da.
Indarra erakusketa egunero dago ikusgai, astearteetan salbu, 11:00etatik 20:00etara. Sarrera 5 eta 7 euro artekoa da, eta doakoa hamabi urtetik beherakoentzat.

Hilaren 23an hasiko da jazz zikloa Guggenheimen
MUSIKA. Yuvisney Aguilar & Afro Cuban Jazz Quartet taldeak emango dio hasiera BBK Jazz Guggenheim Gauak musika zikloari, abuztuaren 23an. Laukotearen atzetik, hurrengo hiru egunetan, beste hiru kontzertu izango dira, gauez denak. Musikarekin batera, museoko erakusketak ikusteko aukera izango da, 23:15etik 02:00etara bitartean.
↧
XIX. mendeko Paris eta amodioa
Parisko Musikal Handia musikala antzeztuko dute bihar gauean Gernika-Lumon (Bizkaia). Christian idazle ingelesaren istorioa kontatu eta kantatuko dute aktoreek eta dantzariek. Moulin Rougeko Satinekin maiteminduko da Christian, 1899ko Parisen. Moulin Rouge filmaren egokitzapena da.
'Parisko Musikal Handia'
Bihar, 22:00etan, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo antzokian.↧
↧
Kenny Baker hil da, R2-D2 robotaren rola jokatu zuena
ZINEMA. Atzo hil zen, 81 urte zituela, Kenny Baker aktore ingelesa. Star Wars sagako R2-D2 robotaren rola antzezteagatik izan zen ezaguna; hain zuzen ere, sagako zazpi filmetatik seitan egin zuen lan. Gainera, The Goonies, The Elephant Man, Labyrinth, Willow, Flash Gordon eta Time Bandits filmetan hartu zuen parte, baita beste hainbat telesailetan ere.
↧
Haurrentzako tailerra emango du Uharte Zentroak
ARTEA. Gorputza eta espazioa lotuz sortu, pentsatu eta esperimentatzeko helburuz, bost eta hamabi urte bitarteko haurrentzako tailerra emango du Uharteko (Nafarroa) Arte Garaikideko Zentroak, asteartetik aurrera. Hainbat artelan interpretatzeko eta performanceak eta instalazioak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Euskaraz zein gazteleraz emango dute tailerra.
↧
Zangoza ezagutzeko modu ezberdin bat
Doako bisita antzeztuak egingo dituzte gaur eguerdian Zangozan (Nafarroa). Hiru aktorerekin batera egingo dute ibilbidea bisitariek, herriko kaleetan. Karmengo komentutik eta Vallesantoro jauregitik igaroko dira, besteak beste. Zangozako ondarea ezagutzeko aukera bat eskainiko dute.
Bisita antzeztuak
Gaur, abuztuaren 21ean eta 28an, 12:00etan, Zangozako (Nafarroa) Santa Maria elizan.↧
Artea kaleratzeko garaia
Arteguna egingo dute, gaur Hazparneko (Lapurdi) Eihartzeko parkean. Egitasmo horren bitartez, artea karriketara ateratzeko asmoa dute antolatzaileek. Horretarako, eguerdian hasi eta gaueko hamarrak bitartean, ekitaldi andana prestatu dituzte antolatzaileek. Arte diziplina askotariak izango dira publiko guztientzat: zirkua, dantza, musika, magia eta txotxongiloak.
Berebiziko garrantzia izango du aurten zirkuak. Zirkuaren inguruko lehen ekitaldia 14:00etan hasiko da, terrazan, Oreka taldearen eskutik. Gero, aireko zirkuan eta dantzan oinarritutako ekitaldia egingo du Rouge Elea taldeak, 14:40an; anai-arreben inguruko harreman konplexuez mintzoko da lana. Kartoizko kutxez baliatuz, bi emankizun egingo ditu, bestalde, Solarino taldeak, 17:30ean eta 19:00etan.
Musika doinuak
Musikak bere tartea edukiko du Artegunean, ostatuan bereziki. Bidaien inguruan joko ditu kantak Tchili musikariak, Lucas Valero gitarra jotzailearekin (13:30). Tres Hombres taldeak, ostera, reggae, kunbia eta blues doinuekin nahastuko du rocka(20:00).
Une de Plus konpainiak txotxongiloen emanaldia egingo du, 15:40ean, banbuetan: kartzelako hiru iheslarik bat-bateko ikuskizuna egingo dute. Hazparneko Elgar Oinka taldeak dantza saioa emango du (16:45), eta magia plazaratuko du, belardian, Roland magoak (16:40).
Bi prezio mota egongo dira bisitarientzat: prezioa arrunta (bost euro) eta prezio murriztua (hiru euro). Sarrera doakoa izango da, berriz, langabeentzat, elbarrientzat eta adingabeentzat. Jakiak eta edariak gaueko hamarrak arte izango dira salgai.

Arteguna
Gaur, 12:00etatik 22:00etara, Hazparneko (Lapurdi) Eihartzeko parkean.↧
↧
Galtzerdi zuriak
Galtzerdi motz zuriak uniformearen parte ziren. Zuriak izan behar zuten galtzerdiek eta alkandorak, baita koleta lotzeko txoriak ere. Soineko mangabakoak eta gerrikoak, berriz, urdin ilunak. Oihala lodi samarra zenez, ganoraz eskuilatu behar izaten zen klarion-orbanak edo bazterretan kromo trukean jarrita egoteagatik itsatsitako hautsak kentzeko.
Eskolan hasi berritan, bost bat urte nituela, Sor Finak agiraka egiten zidan egunero, uniforme barik joaten nintzelako. Beste guztiek estreinatua zuten arauzko soinekoa, tolesak zehatz-mehatz plisaturik. Etxean irakatsita, biharamunean eramango nuela erantzuten nion nik maistrari, amabitxi oraindik josten ari zela eta. Amabitxik esku ona zeukan joskintzarako, baina osasunez makala izanik, abagune hartan azken puntada eman ezinik zebilen. Horrenbestez, aldikada batean, nire soineko arruntaren kausaz, ardi beltzaren pareko sentitu nintzen neska saldo urdinaren erdian, eta irrikaz itxaron nion askoren arteko bat bihurtuko nintzen egunari, inoren destaina-keinuetatik salbu geratuko nintzenekoari.
Izan ere, egun gomutagarria izan zen uniformea estrainekoz jantzi nuena, zergatik eta txiza egin nuelako aldean. Ezustean igarri nuen turrusta epela izterretan behera, nire borondateak gertaera hartan zeresanik ez izateagatik harrituta. Gogoan dut arbelean zenbakiak idatzita zeudela, zerotik bederatzira, eta haiexek orri koadrikulatu batean kopiatzeko ahaleginean hiruzpalau aldiz apurtu zitzaidala arkatzaren punta. Ikaskide gehienek amaitua zuten ataza, ni artean borragomarekin papera lardaskatzen ari nintzela. Kinka hartan busti nuen, bada, pupitrea.
Pupitrea bustitzea deskuidurik laidogarriena zen, alde handiarekin, ahorik aho zabaltzen baitzen zurrumurrua patioan, Fulanitak txiza egin du. Eta behin kotxina ospea irabaziz gero, iraina zure izenari atxikita geratuko zen betiko, txiklea zapata-zolan legez.
Sor Finak lanbas astuna ipini zidan eskuan, eta ahal nuen moduan ekin nion jarlekua eta behegaina garbitzeari. Alabaina, nire negar-zotinekin errukituta-edo, etxera bidali ninduen arropak aldatzera, espero ez nituen berba samurrak esanda.
Ez nuen etxerako bidea hartu, ordea, hondartzarakoa baino, hainbeste kostatako uniformea zelanbait txukuntzeko itxaropenez. Hego-haizea zebilelarik, itsasbeheran ohi baino harkaitz gehiago zegoen agerian moilaren kontra. Halandaze, galtzerdiak erantzi eta haitz baten koskatik zintzilikatu nituen, eta ni hondarrean etzan nintzen, gona gerriraino batu eta eguzkia nire asmoaren laguntzat hartuta. Erremedio natural hartan fedea ipinita loak hartu ninduen.
Kili-kiliek esnatu ninduten lasterrera. Txakur bat neukan usnaka, patari beltz mingaingorri bat. Izterretan miazkaka zebilkidan, eta bultz egten zidan muturrarekin. Izuak atzimur egin zidan, kurrika ikusezinek gorputzetik oso-osorik helduta bezala, eta begiak itxi nituen. Txakurraren hankak igarri nituen nire paparrean pausatzen, baita haren adurra ere bekokian. Orduantxe, hain juxtu, baten batek txistu egin zion, eta zantarrak ni baketan utzi eta arineketan alde egin zuen moilarantz.
Ni neu, agondu, nire karteratxoa jaso, eta etxera zuzendu nintzen, dardara batean. Amabitxik, leihotik, ume besoetakoa piura eskas harekin eta ezohiko orduan etortzen ikusi zuenerako, ura ipini zuen txapan berotzen, terraina bete eta ni bainatzeko. Uniformeari trapu umela pasatu zion, istripuari gora handirik eman barik, eta balkoian zabaldu zuen, bestelako arropen arteko bat. Hala ere, sokan galtzerdi bakarra zegoen dilindan, bestea plaian galdu nuelako, itxuraz, eta nire neba bidali zuen bila. Ekarri ere ekarri zuen, blai-blai eta hareaz beterik ur ertzean hildako arrain tripazuri baten antzeko. Eta horraino oroitzapena.
Behinola, udaberrian mojek txangoan eraman gintuzten itsasargitik gertu zeukaten lursail batera. Kantuan joan ginen bidean, Toma, Virgen pura nuestros corazones. No nos abandones jamás, jamás. Belarra dantzari zebilen eta oiloen gandorrek plastilina-txatalak ziruditen. Fruta-ale banakak bereizten ziren tarteka lurrean, bitxi usaintsuak. Ortutik itsasoa ikusten zen urrunean, eta baten batek esan zuenean ortzemuga ez zela erabat zuzena, Sor Irenek zuzendu egin zion, ezetz, eguzkiaren dirdirak lausoa eragiten ziola.
Ortulaua madariondoen artetik agertu zen, aitzurra lepoan, arratsalde on esatera. Adintsua zen, argala, narrubelztua.
Sor Pilarrek azaldu zion lore bila gentozela, Maiatzak eskatu bezala, Mariaren aldarerako, eta gero boluntarioa eskatu zuen putzutik ura ateratzeko, kaperako ur bedeinkatu ontzirako. Askok altxatu genuenez besoa, zotz egin behar izan genuen eta neuri suertatu zitzaidan. Juanek lagunduko dizu badaezpada.
Juanek bizar-distira zuria zeukan, eta hortz bat falta zuen goian. Putzuaren karelak ere bazituen hutsuneak, eta kontuz aurreratu nuen gorputza barrura begiratzeko. Gogoan dut eltxo aldra bat altxatu zela ilunpetik, eta bat sudurzuloetan sartu zitzaidala, doministiku eraginez. Juanek txapelarekin uxatu zituen zomorroak, eta baldea erakarri zuen guregana. Erria txikota beheraino, eta baldea betetakoan, ekarri geldi-geldika. Ez soltatu gero! Osterantzean indarrak arrastaka eroango zaitu behera. Tira, hain txikia ere ez zara zu. Hamabi bat urte izango dituzu.
Nire atzean arrimatuta, esku bat ipini zuen nire esku bien gainean, txikotari oratzeko. Putzuari baso zarratuaren sunda zerion. Ortulauaren kailuak sentitzen nituen. Beste eskuarekin uniformea altxatu zidan. Ez nuen zirkinik egin. Eginez gero, edo putzura jausiko nintzen, edo alferrik galduko nuen bedeinkatzekoa zen ur garbia. Neskatxu polita zara zu, gaur arratsaldea lakoxea.
Zurrumurru hori kortan zebiltzan nesken algarekin nahastu zen nire belarrian, ortulauak ipur-mamiak estutu zizkidanean. Geroxeago erdirago irristatu zuen eskua, eta beherago. Azazkaletan lurra edukiko zuela pentsatzeak eskrupulu mortala eragiten zidan, baina baldeari tenk egitean nire giharrak ere gogortu egiten ziren, eta Juanen atzamarra atezatzen nuen nire haragiekin. Txirrikaren kirrinkak arnasotsak estali zituen, eta baldea goraino ekarri nuen unean bertan, Juanek kurrinka txiki bat egin, eta nigandik apartatu zen, zuhaitz artera.
Baldetzarra hartuta, taldera zuzendu nintzen ni segituan, ia-ia itsuka, hainbesterainoko durduzaz ze oinak hondoratu nituen simaur freskotan, orkatiletaraino. Lagunak, galtzerdiak zipriztin nabarrez beterik ikustean, burla-plantaka hasi zitzaizkidan, kiratsa botatzen nuela-eta, Kotxina. Eta horraino oroitzapena.

Hurren arte
Lekua: Donostiako Santa Teresa komentua Eguna: Abuztuak 12
Aurtengo Antzinako Musikako zikloa ixteko ardura zuen taldeak izen erakargarria du. Alqhai anaiei Javier Nuñez klabezin jotzailea gehitu zaie proiektu honetan, eta XVIII. mendeko viola da gamba instrumentua bere osotasunean erakutsi digute, hainbestetan laguntzaile moduan tratatu den musika tresna bakarlari izan daitekeela frogatu nahian. Marin Marais, Antoine Forqueray eta Jean Philippe Rameau frantziarren lanak aurkeztu zituzten Fahmi Alqhairen lidergoarekin. Haren hatzetan jorratu zen viola da gambaren distira osoa, bai teknikoki gara dezakeen birtuosismoa, bai soinu epel berezi horretatik sortzen den arima bakea. Nuñez ezkutuan, hirukotearen sostengu Rami Alqhairekin batera, bien ardura Fahmi gozaraztea zela argi utziz.
Musika erraza, harmonia sinpleak, inprobisazioaren harian lantzen diren musika amaigabeetan dotorezia bilatuz. Horra hor Allemande la superbe miresgarria, La Guitarre ikusgarria eta Espainiako Foli-en inguruan burututako dantza aproposak. Forqueray aita-semeen arteko txutxu-mutxu batzuk kontatu zizkigun Fahmik, eta, une horietan, desagertuta zebilen Rami anaia protagonismoa hartuz joan zen, anaien arteko lehia bizia eta sutsua bilakatu arte. Santa Teresa komentuaren hezetasuna dela eta, nahitaezko etenaldi askotxo pairatu behar izan genituen instrumentuak behar bezala afina zitzaten. Bitartean, Fahmi, jator, kontalari, antzinako musika hau eta batez ere hain ezaguna ez den harizko instrumentu hau entzuleei hurbilduz. Kontzertu polita, atsegina, edonork dasta ditzakeen horietakoa, eta aldamenean neuka edadetu batek adierazi zuen bezala: «Ea gehiagotan Musika Hamabostaldira biltzeko aukera duzuen!» Hurren arte ba!

Ertzik gabeko kutxa
Aurreko urteetan bezalaxe, musika agertoki erraldoi bihurtuko da aurten ere Igeldoko (Gipuzkoa) jolas parkea, irailaren 2an eta 3an. Donostia Kutxa Kultur jaialdiak hogeitik gora musikari eta talde erakarriko ditu errusiar mendi eta tiobibo artera. Irailaren 2an, ostirala, Berri Txarrak, Block Party, Local Natives eta Young Fathers ariko dira, besteak beste, taula gainean. Hurrengo egunean, irailaren 3an, Belako, Rural Zombies, Izaro, Borrokan, Perlak, !!! (chk chk chk), Cat Power eta El inquilino comunista taldeen txanda izango da, beste askoren artean. Salgai daude bi egunetarako abonamenduak, 50 euroan.
Azkeneko urteetako joerari eutsiz, edonola, Igeldoko jaialdia handik atera eta Donostiara eramatea erabaki dute aurten ere antolatzaileek. Hiriko hainbat gunetan egingo dituzte jarduerak, jolas parkeko kontzertuen osagarri. Eta Igeldoko eskaintzan bezalaxe, musika izango da nagusi Donostian antolatutako ekitaldi horietan ere. Ostiralean eman zuten horien berri.
Lehen aldiz, jaialdiari ongi etorria eta hasiera emateko festa izango da aurten. Irailaren 1ean, ostegunez, Donostiako Tabakaleran. 20:30ean hasita, Ane Leuex Kolonbian bizi den musikari donostiarrak jarriko ditu erritmoak inaugurazio jaian, haren bigarren diskoa aurkeztuz. Haren ostean ariko da Dan Wilson & The Counterfactuals taldea. Dan Wilson Cubical taldeko liderrak eta haren taldeko zein Donostiako beste hainbat taldetako musikariek osatutako banda da Tabakaleran ariko den hori. Donostia 2016ko Elkarrizketak programaren barruan antolatu dute kontzertu hori, bai eta irailaren 3an izango den Petit Pop taldearena ere.
Irailaren 1eko inaugurazio jaia Jessy Lanza musikari kanadarrak itxiko du. Sintetizadore flotatzaileak erabiltzeagatik da ezaguna Lanza, eta, besteak beste, house, disko, dubstep eta 1980ko hamarkadako rock doinuak eramango ditu Donostiara. Arrakasta betean da Kanadako musikaria, aurten kaleratutako Oh no diskoak harrera ona izan duela eta.
Egun horretan bertan, hasiera festaren aurretik, Izaro ariko da Donostiako Arrasate kaleko Kutxabank-en egoitzan, 19:00etan. Bi egun geroago Igeldon emango duen kontzertuaren aperitifa eskainiko du musikariak.
Donostia Kutxa Kultur jaialdiko antolatzaileek, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, errefuxiatuei babesa emateko erakusketa antolatu dute, eta hamahiru talderi buruzko hamahiru kartel osatu. Irudiak elastiko eta laminetan salduko dituzte, eta Zaporeak fundazioari emango dizkiote etekinak. Erakusketa abuztuaren 29an (Keler egoitzan), 30ean (Fnacen) eta irailaren 1ean (Tabakaleran) jarriko dute.
Etenik gabeko jaia
Asteburuan, Igeldoko kontzertuak bukatutakoan, Donostiako Gasteszena aretoan jarraituko du festak. 02:30ean hasita, jaiak izango dira han ostiral eta larunbatean, zuzeneko musikak lagunduta. Besteak beste, La Indieteca, Disco Bambinos, Crazy Palmera eta Javi P3Z ariko dira. Jaialdirako sarrera dutenak doan sartu ahal izango dira Gasteszenan ere.
Donostia Kultur Kutxa jaialdia irailaren 4an amaituko da, bermut baten bitartez. Parte Zaharreko A Fuego Negro tabernan izango da agurra, 15:00etan, eta Telmo, Trenor eta Goo DJak arduratuko dira jaia musikaz girotzeaz.

Charlestonarekin umorea azaleratuz
Txarlestrup taldeak emanaldia eskainiko du, gaur arratsaldean, Iruñeko zitadelan. Musika, eta zirkua nahasten dituzte taldekideek, eta, dena borobiltzeko, umoreaz baliatzen dira. Era guztietako gauzak egiteko gai dira: txarleston bat jo, dantzatu, akrobaziak egin... Haurrentzko emanaldia izango da.
Txarlestrup taldea
Gaur, 20:00etan, Iruñeko Zitadelan.↧
↧
Donibane Garazira ere emango dute 'Katalina de Erauso'
ANTZERKIA. Ez zegoen iragarrita, baina Donibane Garazin ere emango dute Katalina de Erauso pastorala, irailaren 10ean. Ekainaren 5ean estreinatu zuten pastorala Baionan, eta irailaren 3an Donostian ere izango da. Katalina Erauso emakume borrokalariaren bizitza kontatzen du obrak. Jai Alai frontoian izango da Donibane Garaziko emanaldia, 19:00etan.
↧
'Laminak. 1' erakusketa, bihartik aurrera Hendaian
MITOLOGIA. Egungo gizartearen uniformizaziotik begira, euskal mitologia aztertuko du Hendaiako (Lapurdi) Laminak 1 erakusketak, bihartik aurrera. Erakusketaren bitartez, iraganeko mitologiarekin batera, gizarte garaikideak dituen erronka eta arazoei heldu nahi diete. Irailaren 3ra arte izango da zabalik erakusketa, Hendaiako Mendi Zolan kultur aretoan.
↧
'Godless' filma, garaile Locarnoko zinemaldian
ZINEMA. Ralitza Petrova Bulgariako zuzendariaren Godless filmak irabazi du Locarnoko (Suitza) zinemaldiko Urrezko Lehoinabarra. Zahar etxe batean lan egin eta hango edadetuen nortasun agiriak lapurtu eta saltzen dituen erizainaren istorioa kontatzen du filmak. Radu Jude zinemagile errumaniarraren Inimi Cicatrizate lanak, bestalde, Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu du.
↧
Porrusalda amodioan egituratuz
Baserriko porrusalda izeneko haur emanaldia egingo du, gaur Azkoitiko (Gipuzkoa) plazan, Bapatean zirku konpainiak. Porrusalda gertatuko dute bi lagunek, eta baratzeaz, gastronomiaz eta amodioaz mintzatuko dira. Janari ezagun horren inguruan egituratu dute emankizuna Israel Cuadrado eta Odei Arregi aktoreek.
'Baserriko porrusalda'
Gaur, 18:00etan, Azkoitiko (Gipuzkoa) plazan.↧
↧
Elkartasuna Palestinari
«Palestinan bizi, herri bat borrokan». Lelo horrekin antolatu ditu Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak palestinarrei elkartasuna adierazteko topaketak. Bi arratsaldez, 16:00etan hasita, ekintza anitz izanen dira Baigorriko Bil-Etxea aretoan. Vivre en Palestine (Palestinan Bizi) izendatu dute eremua.
Bihar hasiko dituzte topaketak, 16:00etan. France Palestine Solidarite eta Le Philistin elkartearekin lankidetzan, erakusketa, bideo proiekzio eta azoka bat eginen dituzte. Le Philistin elkarteak Palestinakoak diren nekazaritza eta artisautza produktuak inportatzen ditu 2004tik.
Ondoren, 17:00etan, Yoav Shamiren Defamation (2009)umorezko filma emango dute. Antisemitismoaren mitoak eta errealitatea aztertzen ditu. 19:00etan Mohamed Najem & friends musika taldeak joko du. Najem Palestinako Orkresta Nazionalaren sortzaileetako bat da. Lehen eguna amaitzeko, 21:00etan, Paul Cowan eta Amer Shomaliren animazioko film bat proiektatuko dute, Les 18 fugitives (2014) izenekoa. Lehen Intifadan oinarritzen da, 1987an. Palestinako herri batek uko eginen dio israeldarren esnea erosteari.
Ostegunean, gunearen irekitzea eginen dute berriz ere 16:00etan.
Aurreko eguneko jarduera berberak izanen dira. 17:00etan American Radical (2009) David Ridgen eta Nicolas Rossierren filma jarriko dute. Ondoren, hizketaldi bat izango dute. Brice Gravelle izanen da, Les Mutins de Pangee kooperatibako kidea, eta filmaren zabalpenaz arduratu dena.
19:00etan Behi Bideko Andere Xuriak taldearen kontzertua izanen da. Beste film baten proiekzioak amaituko ditu topaketak. Yotam Felmanen The Lab (2013) dokumentala proiektatuko dute. Israelen armen industria jorratzen du filmak.

Dena ez da bale
'Don Giovanni'
Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Abuztuak 13.Aurrekontu murriztuagatik eszenarik gabe, bale. Opera kontzertu erara bai, baina dramatiko iragarri nahi dugu, bale. Christopher Maltman Don Giovanniren rolean, bale. Irina Lungu Donna Anna kantatzen, bale, antzezten, bale ez. Easo abesbatzaren agerraldiak, bale. Etxeko Miren Urbieta-Vega Zerlina pertsonaian urrezko dominaren irabazle, bale bi aldiz. Baina dena ez da bale. Salva Bolta osagai dramatikotzat definitu dute, baina ez dakit zer egin duen. Abeslariak, kantatzeko aulkitik altxatu, agertoki ulertezin batera igo, eta nahi zuten erara mugitzeko adierazi, horri osagai dramatikoa deitzen zaio gaur egun? Bale ba, apuntatuko dut beste baterako. Manuel Hernandez Silva zuzendariak Mozart entzunarazteko hamabi lehen biolin eta lau kontrabaxu behar ditu, gutxienez Johannes Brahms balitz bezala, ba bale ez. Orkestraren bolumena ez zen abeslariak laguntzean jaitsi, ez zuen beharrezkotzat Manuel Hernandez Silvak; hobe ozen, abeslariak garrasipean egon zitezen, ba bale ez!
Kontaketari ekarpenik egin ez zioten bideo-argazki horien arduradunarekin, aipatutako osagai dramatikoarekin eta argitzailearekin, abeslari zerrenda hobeagoa aterako genuke. Hausnarketa zorrotza egin beharko dute goiko agintariek rol nagusia ez den etxeko sopranoa —bide batez, gure balio ondasunak zaintzen penagarriak gara— operako izarra dela frogatzean. Horretaz gain, Mozart zorionez interpretatzen dakien eta aurrekoan aspergarri aritu zen Euskadiko Orkestra zuzendu ahal izateko musikari hobeago bat ekarriko genuke.
Aurrekontua ala entzumena da murrizten ari zaiguna? Entzulea ez da tontoa, aski da! Klabezinean Daniel Oyarzabal lan eta lan, inork entzun ez zezan, ez abeslariak, ez publikoak. Curriculum izugarriko Nicole Cabell Donna Elvira kantatu nahian, Jose Manuel Diaz Masetto gogotsu eta Jose Fardilharen arreta Leporello antzezten. Halako historia eta fama dakarren jaialdi hau, inurriaren etekin geldoekin behetik datozen etxeko opera elkarte batzuen ondoan jarriko da gutxi barru. Sinesgaitza guztiz, bale eta bale ez, dena ez da bale. Christopher Maltman eta Miren Urbieta-Vegaren agerpenekin geratuko gara, azken hau ez laguna eta etxekoa delako, opera bat ekoizteko antolatu den burugabekeria honetan dudarik gabe pintzelkadarik gustagarriena izan delako baizik.
↧
Figurazioaren ifrentzua
Figura bakar bat ere ez. Bere 45 urteko ibilbidean kide izan dituen hamar artistaren lan abstraktuak bildu ditu Iruñeko Miguel Etxauri galeriak, eta zalantzarako tarte gutxi utzi du erakusketari jarri dion tituluarekin: Arte abstraktuaren maisuak. San Anton kaleko 6. eraikinean duten aretoan jarri dituzte ikusgai Carlos Albert, Enrique Broglia, Rafael Canogar, Francisco Farreras, Amadeo Gabino, Agusti Penades, Francisco Rojas, Jose Luis Sanchez, Tomas Vaquero Ibañez eta Joaquin Vaquero Turcios sortzaileen lanak. 28 artelan, guztira.
Izen ezaguna da Miguel Etxaurirena Iruñeko arte munduan. Gaztelugibelen zabaldu zuen Parque 15 izeneko lehen galeria, 30 urte baino gehiago daramatza zabalik Nabas de Tolosa kalean bigarrenak, eta orain 6 urte ireki zuen beste areto bat San Anton kalean. Eta hiru espazio horietatik pasatutako artistak batzen ditu erakusketak. Hiru belaunaldi aipatu ditu, horregatik, Mercedes Sagues galeriako zuzendariak. «Guretzat, kalitatea da garrantzitsua dena, ongi egindako lana», azaldu du.
Margolanak dira nagusi aretoan, baina badira beste diziplina batzuetako lanak ere. Eduardo Txillidak, Nestor Basterretxeak eta Jorge Oteizak landutako ildoa dakarte gogora, adibidez, Alberten eskulturek. Izan ere, formalismo abstraktua lantzen du Madrilgo sortzaileak. «Euskal eskultura dei daitekeen joera horren barruan identifika daiteke haren lana, baina bere nortasun propioa du», zehaztu du galeriako zuzendariak. «Berak urtzen du burdina, eta horrek formekin jolasteko aukera eskaintzen dio».
Izaera bikoitzeko galeria
Galeriak egindako lanen hautaketan badira pinturaren materialtasuna nabarmentzen duten lanak, eta badira laukizuzen eta oinarrizko formak konbinatuz sortutako irudiak ere. Zintzilik jarri duten arren, zurezko erliebe baten itxura du, esaterako, Farrerasen lanak.
Galerista izateaz gainera, Miguel Etxauri margolari ere bada, ordea. Ezagun ditu harriz osatutako natura hilak, esaterako. Jabea artista eta aldi berean galerista izanik, izaera bikoitz hori du San Anton kaleko egoitzak ere. Miguel eta Fermin Etxauri anaien etxea eta tailerra ere hartzen ditu eraikinak, eta bisita gidatuak antolatzen dituzte hara Miguel Etxauri fundaziokoek. Eta anaien lanak erakusteko ere baliatzen dute horregatik aretoa tarteka.
Baina beste hainbat artistaren lanak ere erakusten dituzte aretoan. Eta artelan abstraktu bildumarekin osatutako erakustea da horren froga. Erakusketarekin batera, hitzaldi sorta bat ere antolatuko dute, gainera, iraileko ostegunetan. Sagues: «Egun bakoitzean erakusketan ikusi daitekeen koadroetariko baten inguruan arituko gara hizketan. Jendeari abstrakzioa gehiago hurbiltzea da helburua».