ZINEMA. Mexikoko Monterrey International Film Festival-en izan da berriki Asier Altuaren Amama filma, eta bi sari eskuratu ditu. Batetik, nazioarteko fikzioko film onenaren saria jaso du, «gai unibertsal bat lantzerakoan lortutako soiltasunagatik». Bestetik, publikoaren saria ere lortu du, nazioarteko film luze onenaren sailan. Haren «originaltasuna» goratu dute.
↧