MUSIKA. Jazz historiako diskorik esanguratsuenen soinu ekoizlea izan zen Rudy Van Gelder; besteak beste, John Coltraneren A Love Supreme eta Blue Train, Miles Davisen Workin eta Steamin eta Thelonious Monken Monk ekoitzi zituen. Jazz modernoaren soinuaren sortzailetzat joa izan da. 91 urte zituela hil zen herenegun, The New York Times-ek baieztatu zuenez.
↧