Lekua: Donostiako Kursaaleko erabilera anitzeko aretoa. Eguna: Abuztuak 26.
Musika Garaikideko ziklora hurbiltzen naizen bakoitzean ezjakintasun osoaren sentsazioa dut. Ez ditut musika hauek ulertzen, hobeto esanda, ez dakit partitura egoki interpretatzen ari diren ala ez, auskalo! Partitura horren egiaren jabe obra hauen musikagileak dira soilik, beste denek entzundakoa gustatu edo musikari gogotsu batzuen bidez jaso dugun ala ez balora dezakegu, partituratik urrun sentiaraziz. Gaurkotasunaren alde daudenak ere badaude, nahiz eta musika horiek ez ulertu, sentitu eta interesatu, honelako kontzertu batera joateak kulturaz zipriztindutako tipoa zarela frogatu nahian. Nik garbi esango dut, ez dut musika hau ulertzen, eta urruntasun horrek emoziotik aldentzen nau, asko kostatzen zait obra hauen muina gustagarri jasotzea. Iradoki bai, entzundakoa hodeiak ala ametsak, edo itsasoaren olatuen dinbi-danba diruditela uler nezake, baina ez da erraza hurbilketa.
Musikariei errudunen rola txertatu nahi ez dien gogoeta zatar horren ostean, Ensemble Neoars Sonora taldeak eskainitakoa itxurosoa izan zen. Isabel Urrutiaren Sonos obran Noelia Arco perkusio jotzailea zuzentzen jarri zen —interprete bakoitzak ez zekien musikaren pultsua barnean sentitzen?— piano, biolontxelo eta biolin hirukotearen nondik norakoak garbi uzteko. Interesgarria, bai. Kursaalean izugarrizko isats-piano dotore bat edukita, ulergaitza izan da antolakuntzak alokatutako piano txiki bat Antonio Jesus Cruzi eskaintzea, batez ere emanaldian pianoak izan zuen garrantzia ikusita; honela bultzatu nahi dugu gaurko musika? Gabriel Erkorekaren Rabel obrak musikarien egitekoa urreztatu ostean, Alfredo Aracilen Nubes musika atalera abiatu ginen. Seikotea eszenatokian, tronpa ezik, klarinetea ameslari, hodeien hegaldian murgilduta. Ordubeteko emanaldi horretan gehien ulertu nuen obra izan zen, hodeien pisurik eza zilegi deskribatzen baitzen.
Hurrengo urtean, espero dut ziklo honetako kontzertu batera jakituria apur bat gehiagorekin hurbiltzea, nahiz eta informazioaren eta emozioaren arteko harremana oraindik ere urrun ageri zaidan.