Hamahiru kontzertu ikusi ahal izango dira gaur Donostiako hainbat lekutan eta Lasarteko hipodromoan, 77. Musika Hamabostaldiko inaugurazioan. Doakoak dira saio guztiak, eta Patrick Alfaya jaialdiko zuzendariak hori nabarmendu zuen atzo emandako prentsaurreko batean: «Musika klasikoa kalera aterako da, edonork entzun ahal izango du». Ganbera musikak, abesbatzek eta dantzak bat egingo dute ekitaldi horretan.
Ganbera musikako kontzertuetako bat Johaness Fleischmann biolinistak eta Anna Magdalena Kokits pianistak emango dute. Sokazko Dana Laukotea, Crespo's Brass metal taldea, eta Elena Gragera mezzosopranoa eta Anton Cardo pianista ere arituko dira.
Landarbaso abesbatza Zorroaga elizan izango da, eta Intermezzoko bi taldek Donostiako hiru zahar etxetan opera, zarzuela eta folklorea nahastuko dituzte. Horrez gainera, ahots teknikari buruzko ikastaroan parte hartu duten ikasleek kantu errezitala emango dute San Telmo museoan.
Dantza emanaldiak ere egingo dira. Tio Teronen Semeak taldeak dantza eta musika uztartuko ditu, eta tradizioa eraldatuz joango da ikuskizunak aurrera egin ahala. Kresala dantza taldeak ere oinarri hartuko du dantza tradizionala, eta, horren bitartez, Jorge Oteizaren lana gogoratuko du.