Bakea ez dela «helmuga utopiko bat», prozesu bat dela irakur daiteke Donostiako Agora plazan jarritako paneletako batean. Hain zuzen, bakea etengabe eraikiz doan prozesu gisa aurkezteko, aldamioak, eraikuntzako materialak erabili dituzte Bakearen milia erakusketaren irudiak paratzeko. Milia bat —edo 1,6 kilometro— luze den ibilbide batek osatzen du erakusketa; Maria Kristina eta Mundaiz zubien artean, Urumea ibaiaren bi ertzetan, mundu osoko gatazketako argazkiak jarri dituzte ikusgai, testu laburrez lagunduta. Haiekin, bakearen, gerraren, gatazken zein giza eskubideen urraketen inguruko gogoeta bat proposatzen diote ikusleari. Abendura bitarte egongo da ikusgai.
Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak sustatu du egitasmoa, eta K6 Kultur Gestioa enpresak kudeatu. «Bizipenez betetako ibilbide bat» proposatzen dela azaldu du Xabi Paya D2016ko programazio arduradunak, hain zuzen ere, «bakea ez dela gauza bukatu bat, bukagaitza dela, bidea dela» adierazteko. «Erronka handienetako bat bakea erakustea izan da; zeren, normalean, bakeaz ari garenean beti gerra erakusten dugu». Hala, gerrako fotokazetarien irudiak bai, baina bestelakoak ere jarri dituzte erakusketan, esaterako, bakearen aldeko egitasmoetakoak. Guztira, beste horrenbeste egilek sinatutako 110 argazki bildu dituzte —artisten izenei baino gehiago, irudiei eman diete garrantzia—. K6-ko zuzendari Cristina Agirreren hitzetan, «aire zabaleko erakusketa gisa antolatu beharrean, gogoeta egiteko ibilbide moduan» antolatu dute erakusketa.
Agora plazatik abiatzen da ibilbidea. Aldamiozko egitura batean jarritako irudi eta testuen bitartez, proiektuaren aurkezpen moduko bat osatu dute. Irudien artean, Tiananmengo plazan tanke baten aurrean jarri zen lagunarena dago, plaza hartan beharrean Maria Kristina zubian balego bezala itxuraldatuta; eta aldamenean, John Lennon eta Yoko Ono ohean etzanda erakusten dituen zuri-beltzeko argazkia dago, zertxobait itxuraldatuta hori ere—bikotearen atzean Kursaal jauregia ikusten da—. Gerra amaitu egiten da... zuk nahi baduzu, Lennonen esaldia dago idatzia albo batean, beste testu batzuekin batera. Egituraren barrualdean, berriz, errefuxiatu siriarren, II. Mundu Gerrako tanke baten eta Vietnamgo gerraren aurkako manifestazio baten irudiak daude, besteak beste. Erakusketa osatzen duten lau zatietako bat da Agora plazakoa; gune berean, zinema proiekzioak, hitzaldiak, tailerrak, bisita gidatuak nahiz bestelako jarduerak egingo dituzte.
Bigarren zatiari Indarkeriaren kaleidoskopioa izena eman diote, eta Agora plazatik Mundaiz zubira arteko bideak osatzen du. Ibilbide osoan, hiruki formako hainbat aldamio jarri dituzte, eta bi argazki eusten ditu bakoitzak. Irudi gordinak dira asko, Sirian aitaren besoetan hilik ageri den haur batena, kasurako. Eta egoera gogor bat modu lausoagoan adierazten dute beste askok, holokaustoaren biktima baten besoko tatuajearen irudiak bezala —A7897 zenbakia du idatzia—. Balkanetako gerrako iheslariak, Guantanamoko presoak, Guatemalan sexu indarkeria jasan duten emakumeen protesta, Kongoko haur soldaduak, suntsitutako etxea Sirian, militar bat Iraken haur bati arma bat erabiltzen irakasten, minek mutilatutako afganiarrak, Sarajevoko liburutegi suntsitua, Txekian arma azoka bat, genero indarkeriaren kontrako mobilizazioa Madrilen, Mexikon desagertuen alde justizia eskatzeko martxa bat... Mundu osoko adibideak daude, baita Euskal Herrikoak ere, Miguel Angel Blancoren aldeko manifestazio baten nahiz Monbar Hoteleko atentatuaren irudiak, kasurako.
Ibaiaren beste aldean, beste bi gune daude. Bakean bizitzen ikasi egiten da izenburupean, Araba parkean, haurren giza eskubideak izango dira ardatza, eta haientzako tailerrak egingo dituzte. Gernikako Arbola pasealekuan, berriz, Bakea eraikitzen izeneko zatian, alde batera utzi dituzte indarkeriari lotutako irudiak, norbanako nahiz kolektiboek bakearen alde egindako ekintzen argazkiei lekua egiteko.
Esku hartze artistiko bat hartuko du Maria Kristina zubiak, eta beste bat Mundaiz zubiak, deialdira aurkeztutako 28 proiektuen artetik hautatutakoak. Maria Kristina zubikoa ikusgai dago jada: Gu izena jarri diote Jordi Luengok, Teresa Martin Ezamak eta Luis Martin Ezamak. Zubiaren alde banatan Ni eta Zu hitzak jarri dituzte, eta erdian, flotatzen, Gu, elkarren arteko distantzia eta elkar ulertzea irudikatzeko. Mundaiz zubian irailean inauguratuko dute Bakearen aldeko tirak proiektua.
Polemika itxitzat jo dute
Beren argazkiak ez zituztela ordaindu nahi salatu, eta erakusketan parte hartzeari uko egiten ziola azaldu zuen ekainean fotokazetari talde batek. «Gaizki idatzitako» mezu baten ondorioz gaizki ulertu bat izan zela, baina gero konponbide bat adostu zutela azaldu dute orain arduradunek. Agirrek esan du hamasei fotokazetari haietatik zortzik parte hartu dutela azkenean.