Eskoriatza-Eskibel jauregia eta inguruak euskararen eta euskal kulturaren espazio bihurtzea proposatu du Gasteizko Udalak, hiriko alde zaharraren bihotzean. Jauregiaren pare eraikiko lukete Gasteiz antzokia, aisialdia eta ikuskizunak eskaintzeko azpiegitura berria. Bigarren fasean, jauregia bera zaharberrituko lukete, eta Oihaneder Euskararen Etxea —gaur egun Montehermoson dagoena— hara lekualdatuko litzateke.
Antzokia paratzeko kokalekuak bilatzeko eskatu zion udalak Santa Maria fundazioari. Leandro Camara arkitektoak gidatu du ikerketa, eta lau espazio aztertu dituzte, denak alde zaharrean. Falerinako lorategiak, ur gordailu zaharra eta Etxauriko parkea baztertu dituzte teknikariek, eta Eskoriatza-Eskibelen alde egin dute. Azterketaren berri eman zuen atzo alkateak, Gorka Urtaranek.
Udal gobernuaren ustez, horrelako azpiegitura bat alde zaharrean egotea da aukerarik onena, eremu horren «motor kultural, sozial eta ekonomikoa» izan dadin. Gasteiz antzokiaren proiektua 2008. urtean aurkeztu zuten hiriko euskaltzaleek, baina udalbatzaren babesa lortuta ere, ez da eraikitzea lortu, hirigunean zenbait aukera aztertu izan badira ere. San Prudentzio kaleko zinema aretoak, Espainiako Bankuko egoitza ohia eta ur gordailuaren goialdea ziren horietako batzuk.
Eskoriatza-Eskibel Errenazimentu estilokoa da, XVI. mendean eraiki zen; hiriko eraikin historikoen artean badago ere, urte asko daramatza erabilerarik gabe. Gasteizko Udalak erosi zuen duela zenbait urte. Ingurune hori erabiltzeko arrazoiak eman dituzte: ekipamendu publikoa da, espazio librea du eta garajea dauka.
Auzolan frontoiaren ordez
Gasteiz antzokia jartzeko eraikin berri bat egitea da asmoa. Auzolan frontoia eta ondoan duen lorategia eraistera behartuko luke horrek. Pilotalekua itxi zuen udalak 2007. urtean, ekaitz baten ondoren matxuratu zelako. Urte eta erdi geroago auzokoek elkarlanean zaharberritu zuten. Harrezkero martxan dago espazio autogestionatu modura, eta hainbat erabilera ditu.
Frontoia kentzeak zor dezakeen ezinegona eragozteko, alternatiba bat proposatu dute teknikariek. Eraikin berriak lau solairu lituzke. Bi solairu erabiliko lirateke ikuskizunak eskainiko diren aretorako, eta beste bi «frontoirako edo auzokoentzako beste edozein erabileratarako».
Antzokiko espazio nagusia aretoa litzateke. Kontzertuak, antzerkia edo dantza ikuskizunak hartzeko prestatuko litzateke, eta 600-700 ikuslerentzako tokia izango luke, 500 metro koadroko espazio batean. Ostalaritzarako gune bat jartzea proposatu dute, berriz, ondoko ostatu zaharrean .
Obrak bi fasetan egitea aurreikusten du plangintzak. Lehenbizikoa litzateke Gasteiz antzokia eraikitzea. Lan guztiak egiteko, 2,5 eta 3,5 milioi bitarte beharko lirateke, fundazioak egin dituen kalkulu orokorren arabera. Urte eta erdi beharko litzateke eraikuntza prozesu osoa egiteko.
Behin antzokia amaituta, bigarren fasea abiatuko litzateke Eskoriatza-Eskibel jauregia bera zaharberritzeko. Lan horiek egiteko 2,5 milioi inguru inbertitu beharko lirateke, eta hamabi eta hamazortzi hilabete bitarteko epea aurreikusi dute.
Helburua da Oihaneder Euskararen Etxea jauregira lekualdatzea. Gaur egun, Montehermoson dago Oihaneder, Eskoriatza-Eskibeletik metro gutxi batzuetara, baina programazio propioa beste erabilera batzuekin partekatzen du espazio horretan.
Lazarraga elkarteak —Oihaneder kudeatu eta antzokia sustatu duen taldeak— ontzat jo du «behingoz» antzokia kokatzeko proposamen zehatz bat izatea. Bilera egingo dute heldu den astean, iritzia plazaratzeko.
Ideia lehiaketa
Epeak ikusita, antzokia legealdi honetan amaitzeko aukera legoke, eta jauregiaren obra hurrengorako utzi beharko litzateke. Proiektua alderdi politikoen eta elkarte euskaltzaleen eskuetan utzi du Urtaranek, aztertzeko aukera izan dezaten.
Alkatearen asmoa da eraikina aukeratzeko ideia lehiaketa bat martxan jartzea, hiriko zein kanpoko arkitektoei irekia. Dena ondo bidean, lehiaketa horretarako baldintzak irail edo urrirako argitaratzea espero du udal gobernuak.