Getxokoa igarota, eta Donostiakoak hilaren 20tik 25era ekarriko duen programazio askotarikoaren aurretik, Gasteizko Jazzaldiak bere nortasun zeinuei eusten dien egitaraua prestatu du gaur hasi eta larunbatera bitartean egingo den 40. ekitaldirako. Ohi bezala, Mendizorrotzako kiroldegian, gauetan egingo diren kontzertuetan jazzari bai baina bestelako estilo batzuei ere lotuta dauden artistak ariko dira. Izen handi eta ezagunak ugari, baina baita hain ospetsuak ez izanda ere jazzaren eremuan bidea ireki dutenak ere. Principal antzokiak, berriz, XXI. Mendeko Jazza zikloko kontzertuak jasoko ditu arratsaldeetan, hazten ari diren artistez osatuta.
Gasteizko Jazzaldian tradizio bihurtu da lehenengo kontzertu handia, Mendizorrotzakoa, gospel doinuetan oinarritzea, eta aurten ez da salbuespenik izango: Bryant Jones & The Victory Gospel Singers. Billy Jones apaiz eta kantariaren semea da Bryant Jones, eta, hamaika gospel kantarirekin aritu ondoren, 2005ean sortu zuen gaur egun bere banda dena: lau emakumek eta bi gizonek osatutako ahots taldea.
Jazz doinuen periferian hasiko du bidea Gasteizko Jazzaldiak, eta hala segituko du bigarren gauean ere. Blues gaua izenda liteke biharkoa, genero horretako kondaira bat igoko baita Mendizorrotzako agertokira: Taj Mahal handia. Henry Fredericks —hori du benetako izena— blues akustikoaren eta sustraidunaren izen garrantzitsuenetakoa da, eta Gasteizera egingo duen hirugarren bisitan —1998an eta 2005ean ere jo zuen jazz jaialdian—, hirukote baten buru dela ariko da. 74 urte ditu Taj Mahalek, eta 52, berriz, haren aurretik ariko den kantariak, Ruthie Fosterrek. Gospelean hazitako emakume horrek blueserako bidea egin du, eta, Taj Mahalek bezala, folk aztarnak gordetzen ditu bere musikan. 2013an urteko blues disko onenaren saria irabazteko hautagaia izan zen.
Haize tresnak izango dira protagonista ostegun gauean. Batetik, Tom Harrell tronpeta jotzaile estatubatuar beteranoa igoko da oholtzara bere laukotearekin Pertsonaia kixotiar baten abenturak izeneko programa emateko, eta, bestetik, Joshua Redman saxo jotzaileak joko du, hori ere laukote baten buru dela. Jaialdiaren historiako une gorenetako baten protagonista izan zen Redman duela lau urte, The Bad Plusekin jo zuenean.
Jamie Cullum izarra
Ostiral gaueko izarra Jamie Cullum izango da, ez baita alferrik jazz mundutik kanpo ere arrakasta handia lortu duen pianista. Baina jazz zaleen arreta bereganatu du Cullum ikusgarriaren aurretik jardungo duen bikoteak ere. Kenny Barron pianista eta Dave Holland kontrabaxu jotzailea 2012an elkartu ziren, eta orduz geroztik egindako kontzertuek isla izan dute disko batean: The Art of Conversation, izenburutik bertatik batak besteari dion errespetuaren erakuslea dena (2014).
Jazz jaialdiko azken eguneko kontzertuak ere bikote ez nolanahiko baten musikaz gozatzeko aukera emango die Mendizorrotzara bildutakoei. Pat Methenyk (AEB, 1954) ez du aurkezpenik behar. Gaur egungo jazz gitarristarik ospetsuena izango da, eta bere ibilbidean jazza, rocka eta musika klasikoa landu ditu, beste hainbat izarrentzat lan egiteaz gain. Ron Carter (AEB, 1937), berriz, egungo kontrabaxu jotzaile garrantzitsuenetakoa da 80 urte betetzear dagoenean. 2.000 diskotan baino gehiagotan parte hartu du bere ibilbidean, baina, gainera, Miles Davisen boskote mitikoan parte hartu zuen 1963tik 1968ra bitartean.
2013an, arrakasta handiarekin aritu zen Cecile McLorin Salvant, eta, hiru urte geroago, bueltan da abeslari estatubatuarra. Woman Child du bere lehenengo diskoa, baina dagoeneko lortu du jazz zirkuituetan bere izena ezagutaraztea. Gasteizen Aaron Diehl pianistaren hirukotearen laguntzarekin ariko da McLorin.
Mendizorrotzako eta Principal antzokiko kontzertuez gain izango dira beste musika proposamen batzuk ere Gasteizen. Shakin' All Brass Band taldea, esaterako, kalean ariko da egunotan, eta Benny Green Trio eta Louis Prima Forever taldeak, berriz, Canciller hotelean izango dira gauerdietan.