Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Charles Correa hil da, independentzia osteko Indiaren diseinatzaileetako bat

$
0
0
ARKITEKTURA. Indiako arkitekto nagusietako bat izan da Charles Correa, eta India independentearen diseinu urbanistikoan izan duen garrantzia nabarmendu dute adituek haren heriotzaren albistea zabaldu denean. Herenegun gauean hil zen Correa, 84 urte zituela, Mumbai hirian. Aire libreko espazioen aldeko apustua egin zuen, eraikinaren eta inguruaren arteko elkarrizketa lortu nahian, hango materialetan oinarrituta eta hango klima eta baliabideak aintzat hartuta.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik