KULTURA. Gaur iluntzetik aurrera, UD-HA Terraza programa martxan izango da Donostiako Tabakaleran. Bi hilabetez, teilatu lauaren gunean, performanceak, musika eta aire librean ikusi ahalko diren filmak tartekatuko dira, ostegunetik igandera. Arte eszenikoen eguna osteguna izango da; zinemarena, ostirala; larunbatetan, herritarrek deialdi bidez aurkeztutako askotariko proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte; eta igandetan, musikak hartuko du lekukoa.
↧