Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Manu Chaok Lizarran joko du abuztuaren 10ean, jaietan

$
0
0
MUSIKA. Hilabeteak eman dituzte emanaldia lotu nahian, baina azkenean baieztatu da: Manu Chao Lizarran (Nafarroa) ariko da heldu den abuztuaren 10ean. Jaiak izango dituzte orduan udalerrian, eta festetako azken egunaren bezperan emango du kontzertua musikari paristarrak. Udalaren jaietako egitarau ofizialaren barruan, kontzertu izarra izango da. Los Llanos parkean ariko da Chao, aire zabalean. Antolatzaileen arabera, 10.000 lagunentzako lekua bada bertan.

Euskal Herrian beste kontzerturik ez du emango aurten musikagileak. Azken aldiz orain bi urte etorri zen: Donostian aritu zen, Zurriolako hondartzan, Piratek antolatuta.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik