Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Etxearen gaziak eta gozoak jaso ditu Pello Lizarraldek bere eleberri berrian

$
0
0

Ramiro izeneko gizon baten erorialdia ekarri du Pello Lizarraldek (Zumarraga, 1956) bere azken eleberrira. Krisiak jota -ekonomikoak bai, baina haragokoak ere bai-, hegoalderako bidea hartuko du nobelako protagonistak, jaioterriko etxea xede. Eta hor autorearen kezka: "Senideen eta jaioterriko adiskideek ematen dizkiguten atsedena eta sostengua ez al dira eragiten diguten zamaren eta pesalunbrearen neurri berekoak?".

Hala, etxearen bi aurpegiak, babesarena eta kondenarena, agertu ditu Lizarraldek Euria bustia eleberrian. Porrotean jauzia den gizonaren azalean jarri da horretarako, "asmo handietarako eta kalkuluetarako ez astirik ez biderik" duen horren larrutan, biharamuna, datorrenari eustea, kezka eta xede bakarra duen horretan. Bidean jarraituko dio autoreak pertsonaiari, errepide eta gasolindegietan barreneko erromesaldian, noiz eta elurraren ezohiko iragarpena eman duten egunetan.

Industrialde huts eta itxi batean alderrai ibilian ikusitako gizonaren irudia baliatu zuen Lizarraldek nobela abiatzeko. Hari horri eutsiz osatu du orain aurkeztutako lana, bere eleberrietan seigarrena. 2012an aurkeztu zuen azkena, Orbanak izenekoa. 2002an, bestalde, Euskadi Saria irabazi zuen, Larrepetit nobelarekin.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik