Karrika estuetan behera zihoala hasi ziren ezkila hotsak. Ramirok, jaisteari utzi gabe, zerurantz jaso zituen begiak soinuaren ibilbidea jarraitu nahi balu bezala, eta uso izutuen joan-etorri nahasiei erreparatu zien hegal hotsak isildu arte.
Burua apaldutakoan, kontrako norabidean egunkaria eskuen artean zabalduta zekarren gizon batekin gurutzatu zen. Haren paretik pasatzean tinta berriaren usaina aditu zuen Ramirok. Apur bat aurrerago, zehar kale batetik, itsugarri, gainera etorri zitzaion eguzkia. Eskua kopetara eramanda lortu zuen plaza begiztatzea. Hara hurbildu ahala errainuak beheratzen joan ziren eta hala hauteman ahal izan zituen plazako zuhaitzak eta eremuaren egiazko neurriak. Ogia eskuan heldu zirenen ibilbideari jarraikiz jakin zuen non zegoen okindegia.
Eguraldiaz ziharduten bezeroen atzean itxaron behar izan zuen pixka batean. Ogi ertain bat aukeratu ondoren, kafesnea plastikozko edontzi handi batean jartzeko eskatu zion saltzaileari. Biak eskuetan zituela, zuhaizpeko jesarleku bat aukeratu zuen gosaria egiteko. Artean giro zegoen gerizpe hartan. Ogi erdia oso zati txikitan sartu zuen kafesnean; beste erdia huts-hutsik jan zuen kafesne zopak hartzen hasi aurretik. Tragoxka egin eta plaza zeharkatzen zutenei begi ematen zien. Gau-pasa eginda oihuka zetozen hiru mutil izan zituen parean, irriz lehertzen. Haien espantuen ondotik, nondik zetorren ikusterik ezin izan zuen haur baten negarrak urratu zuen plazako isiltasuna.
Hamarren bat metrora, zuhaizpean zegoen beste jesarleku batetik, lau gizonen solasaldia heldu zitzaion handik gutxira. Ordura arte zerbait edaten arituak ziren oinpean zituzten bi kaxetatik. Laster isildu bazen ere, gizon haietako bat zutitu, eta kantatzeari ekin zion. Eserita zeudenek zerbait galdetu ziotenean zakar erantzun zuen. Zerri hori berriz etortzen bada akabatu eginen dut, jaulki zuen ingurukoek entzuteko moduan. Ramiro, orduan, beste aldera begira jarri zen.
Besoak atzeratu eta jesarlekuko bizkarrekoan bermatzean hasperen egin zuen. Gainean zeukan zuhaitzaren hosto artetik irazten zen eguzkiak argi-itzalezko tapiza eratzen zuen bere inguruan eta jesarlekua eta zangoak estaltzen zizkion. Ramirok istant batez hosto kontaezinen itzal geldietan jarri zuen gogoa.
Ahots batek atera zuen bere baitatik.
—Zigarrorik bai, aixkide?
Metro erdira jarria zitzaion beste jesarlekukoen ondoan oihuka entzuna zuen hura. Ez zen gaztea, baina ez zen erraza bere adina igartzea. Bizar zuri batzuk ageri zitzaizkion aurpegi zaildu belztuan. Ardo kiratsa zerion. Zain gelditu zen, ahoa erdi irekia, balantza eginez ia hautemanezinezko eran.
— Ez -entzun zuen azkenik Ramiroren ahotik.
Ezezkoa ebaki orduko Ramirok zentimetro batzuk jiratu zuen lepoa begiak etorri berriarengandik kentzearren. Zango bat dardara txikiak egiten hasi zitzaion. Gizonak pauso bat aurrera eginda, bizkarra atzerantz okertu eta besoak eta eskuak zabaldu zituen.
—Barkatu, aixkide, ez hindudan gogaitu nahi. Uste diat edukazioz hitz egin dudala. Zigarroa gauza txikia duk, baina, dena dela, barka ezak, ez gaituk horregatik haserretuko.
Azken hitzekin batera zotin isil batek uzkurtu zion bularra. Ramirori garbi heldu zitzaion haren arnasotsa. Gizonak soina zuzendu zuen eta bere ezpainek irribarre izatera iritsi ez zen keinua erakutsi zuten.
—Zer? Hi ere, gure antzera, izorratua habil, ez da hala?
Ramirok areago jiratu zuen burua. Azkartu egin zen bere zangoaren dardara harik eta gizonak atzera bere lagun artera biltzea erabakia zuela frogatu arte.
Begiak alde guztietara bota zituen. Plaza lehengoan zegoen. Motxila bizkarrean, azkar aldendu zen plazan sartu aurretik zeraman norabide bera hartuta. Erakusleiho handi batean begi ertzaz begietsi zuen bere irudia.
Alde zaharra eta oinezkoentzako eremua utzitakoan etorbide zabal bat bilatu zuen, eta autoentzat markatuak zeuden irteera seinaleak jarraituz saiatu zen aldiriak jotzen. Muga batetik aurrera, ordea, ez zegoen ez espaloirik ez oinezkoentzako pasabiderik, eta zubirako bidea hartu behar izan zuen ibaia zeharkatzeko.
Ibaiaren bestaldean, lehenengo soroen arteko bidean aurrera zihoala, lau saileko etxadi bakartu baten ondotik pasatu zen. Aurrealde balkoi gabean zabalak ziren zati zartatuak. Leiho gehienak irekita zeuden, eta loreontzi txikiak ageri ziren koska batzuetan eta zenbait antena paraboliko gainean edo alde batean. Irrati formulako musika kanporatzen zen etxe batetik eta, apalago, flamenko ukituko balada belaxka beste batetik. Ordurako hango etxebizitzaren batean bazkaria prestatzen hasiak ziren. Ramirok berehala ezagutu zituen espezieen gozoak bere jaioterrian erabiltzen zirenak baitziren, eta ibiltzeari utzi gabe aurpegiren bat bilatu zuen, alferrik. Kanpoan ez zegoen inor eta barrenetik ez zen ahotsik atera.
Etxadi hartatik hurbil lau solairuko beste bi bloke aurkitu zituen. Haien parea jo baino apur bat lehenago zakur bat alboratu zitzaion, usnan. Laster aldendu zen, ordea, eta bidearen alde batetik bestera jarraitu zuen, tarteka sastrakan sartzen zela. Bi bloke haiek aurrekoak baino hondatuagoak zeuden eta erabatekoa zen isiltasuna. Ramirok hamarren bat furgoneta kontatu zituen aurreko aldean eta bidearen bestaldean zegoen zakartegiaren ondoan. Aulki txikiak zituzten utziak bi ataritan. Leiho batzuetan eskegita zeukaten arropa zen bizitza aztarna bakarra.
Handik gutxira txaletak hasi ziren agertzen. Aspaldikoak ziren, tarte handi samarra zegoen haien artean, eta guztiak itxita zeuden. Pare baten atarian izena ageri zen. Lorategiak sastrakak janda zeuden, eta, hala ere, usain gozoa hedatzen zen artean han-hemenka hazten ziren zuhaixken loreetatik eta garai batean ongi inausia izanen zen ezpel hesitik. Adar eta zurtoin batzuek txaletaren muga gainditzen zuten, eta haietatik jalkitako lore-hostoez zipriztindua zegoen errepide bazterra.