Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Gerra zikin-zikina

$
0
0

'Eye in the Sky'

Zuzendaria: Gavin Hood. Gidoilaria: Guy Hibbert. Aktoreak: Helen Mirren, Aaron Paul, Alan Rickman Iraupena: 102 minutu.

The Alan Parsons Project taldearen abesti zahar baten izenburu bera du; horretan nahiko argi esaten zen zein den gaur egungo egoera: «I can read your mind / I am the maker of rules». Hautaketa ona, Gavin Hooden pelikulak argi baitu arauak zeintzuk diren, eta horiei men egitea erabakiko du.

Izan ere, pelikula hau (eta zein pelikula bai?) ezin da ikuspuntu zinematografiko hutsetik begiratu, azterketa kamutsa izateaz gain, guztiz faltsu eta arriskutsua bailitzateke.

Alderdi zinematografikoari erreparatuta, esaten ahal zen azkenaldiko gerra filmen kanonaren arabera zuzen eraikitako pelikula dela, tentsioa eta erritmoa mantentzen duena, inolako ekarpen berririk ekarri gabe. Alan Rickman zenaren azken rolaz ere hitz egiten ahalko zen, eta oro har gainerako aktoreek egiten duten lan txukunaz.

Hori egin eta lixto, bestelako buruhausterik gabe. Afera da Eye in the Sky ez dela soilik aspaldiko kanta batetik izenburua lapurtu duen denbora-pasa bat; kontua da gaur egungo ideologiaz blaitutako manifestua dela.

Filmak ikuslearen begi aurrean gerra garaikidearen arazo moral batzuk ekarri nahi omen ditu pantailara, baina horiekiko planteamendu kritikorik ez da inon antzematen. Gerra on eta beharrezkoaren tesia bere eginda, oinarrizko ideia batzuk gainditutzat ematen ditu filmak, eta gobernuz kanpoko erakunde askoren jokamolde berbera erabiliko du: behatzean jarriko du arreta, ilargiari jaramonik egin gabe.

Azken finean, eztabaidak ez luke izan behar gaztetxo baten bizia noraino babestu behar den. Are gutxiago jarrera guztiz manikeistak erabilita; badaezpada ere, aurrez argi utzi baitzaigu gaiztoez inguratuta bizi arren bere familia onen aldean dagoela.

Kontua da ea nork erabakitzen duen nor den on eta nor gaizto, zergatik eta zertarako. Kontua da exekuzioak egiteko eskubidea ote dagoen, ez nork erabaki behar duen noiz egin behar diren edo horretarako bide administratiboak zein diren. Kontua da gerraren beraren zilegitasuna, nahiz eta bideo jokoz mozorrotutako gerra bat izan.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik