MUSIKA. Berri Txarrak taldeak irailaren 25ean Zaragozako (Espainia) auditoriumean egin behar duen emanaldia eragozteko eskatu dio Jorge Azcon PP alderdiko bozeramaile laguntzaileak Zaragozako alkate Pedro Santisteveri (Zaragoza en Comun). Eskari hori egiteko, PPk argudiatu du Berri Txarrak taldeak «terrorismoa goratzen» duela eta «ETAko presoei» sostengua ematen diela.
↧