Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Eskandinaviako rockak bizirik dirau

$
0
0
Asteazkena, 9: Bilboko Kafe Antzokian, 21:00etan.

Ostirala, 18: Gasteizko Helldoradon, 22:00etan.

Orain dela hamarkada pasa izan zuen une loriatsua Eskandinavian sortutako rock gogor eta energikoak. Orduan iritsi ziren The Hellacopters, Gluecifer, Turbonegro eta enparauak, hard-rock gitarrekin eta jarrera sutsua erakutsiz. Haien artean zegoen Diamond Dogs taldea ere.

Urteak igaro dira, baina supertalde suediarrak —bertatik pasatu dira The Hellacopters eta The Soundtrack of Our Lives taldeetako kideak ere— jarraitzen du diskoak grabatzen eta zuzenean jotzen. Azkeneko lana, Quitters and Complainers, Magic Gunnarson taldeko saxo jotzaile zenduari eskaini diote. Hura hil zenean, kolokan izan zen taldearen etorkizuna, baina aurrera egin ahal izan zuten, eta, azkeneko diskoan, Gunnarsonekin Bilboko Kafe Antzokian grabatutako kantu bat jaso dute.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik