Laugarren urtez jarraian, Igeldoko jolas parkea musika soinu independenteen babesleku bihurtu da iraileko lehen asteburuan. Atzo arratsaldean eta euri mehatxuarekin hasi zen Kutxa Kultur Jaialdia, lehendabizi Eraul eta Dotore artista donostiarren emanaldiekin, eta, gauerdian, beste hainbat talde parkean atondutako hiru oholtzetatik igaro ostean, Vetusta Morlak itxi zuen eguneko eskaintza. Gaur, berriz, Yo La Tengo AEBetako taldea izango da eguneko protagonista nagusia. Ira Kaplan, Georgia Hubley eta James McNew taldekideek Stuff Like That There diskoa atera berri dute.
↧