Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagilea hil da

$
0
0

Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate arduraduna ere bai -langintza horretan zela euskararen aldeko kanpainak egin zituen-. La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratzailea izan zen, eta ETBko zuzendaria 1982tik 1984ra. Administrari ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan ere lan egin zuen.

Iriondoren aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, astelehena, 19:00etan, Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian.

Txikitatik zituen gustuko komunikazioa eta ikuskizunen mundua; gaztetan Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera, eta hainbat disko grabatu zituzten: Aquí las Vascongadas, Navidad vasca, Cantos vascos, Romería en el Pais Vasco, Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz, besteak beste. Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile lanetan ere aritu zen Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat, besteak beste.

1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferran Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin. 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen aktore, gidoilari eta ekoizle gisa, hala nol, Ikuska-3 (1979), El pico (1983), La monja alférez (1987) eta Terranova (1990) lanetan. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia liburuak ere.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik