Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Imanolen oroimenez, mural bat egin dute Donostian

$
0
0
Imanol Lartzabal zenaren omenez, horma irudi bat inauguratu zuten atzo Donostiako Bentaberri plazan, kantaria jaio zen lekutik gertu eta sortu zeneko 70. urteurrenean. Mikel Herrero artistak ondu du murala; kantuan ageri da Imanol, eta irudiaren alboan, «Zoaz urruti airean... lau haizetara» esaldia irakur daiteke. Imanol Oroituz kolektiboaren ekimenez egin dute horma irudia, udalaren babesarekin. Eguerdian eginiko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkatea, Xabier Euskitze bertsolaria, Amaia Zubiria kantaria eta Karlos Jimenez pianista.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik