Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Ipuin goxoa

$
0
0
Album ilustratua da, tamaina handikoa (30x20 cm) eta tapa gogorrekoa.

Izenburuak dioen bezala, bihotzeko gaixotasunak sendatzen ditu Pepita medikuak, bihotzarenak baitira tristurak sortutako oinazeak.

Liburuak hiru une narratibo ditu, alegia: hiru ekinalditan garatzen da, nahiz eta kontaketak etenik ez duen. Lehen ekinaldian protagonistak aurkezten zaizkigu, bai gaixo dauden hainbat animalia (trikua, untxia, hartza, otsoa, Pepita sendagilea eta txakur txikia), bai animaliak sendatzeko Pepitak eskaintzen dizkien irtenbideak. Bigarren ekinaldian otsoaren gaixotasuna nola sendatzen den azaltzen zaigu. Eta hirugarren ekinaldian Pepita da gainerako animalien zaintza behar duena, bera baitago bihotzeko gaixotasunarekin.

Pertsonok izaten ditugun bihotzeko gaixotasunak nola sendatu adieraztera bideratuta dago kontaketaren mezua, tonu maitekor batean.

Ez da ahaztu behar Kristien Aertssen dela La Reine des bisous (Muxuen erregina) ospetsuaren egilea.

Bata zein bestea ezinbestekoak etxeko liburutegian.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik